Adineko pertsona

Erreminiszentzia eta Futbol Tailerraren 2023ko edizioa amaitu da San Martin Egoitzan

Erreminiszentzia Tallereko taldea

Hiru hilabete igaro dira dagoeneko, eta futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerra amaitu da Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek kudeatutako Oñatiko San Martin Egoitzan.

Joan den hilaren 14an, dinamizatzaileak, Realeko jokalari ohi Michel Loinazek eta klubeko Jokalari Ohien Elkarteko lehendakari Alberto Gorritzek bisita egin ziguten, azken saioa egiteko eta “Hurren arte” esanez agurtzeko.

Parte hartzaile bakoitzak oroigarri bat jaso zuen, eta tailerrari buruzko iritzia adierazi zuen, gehien errepikatu ziren ideiak izanik pasatutako tarte onengatik duten poza eta etorkizunean errepikatzeko nahia.