Adineko pertsona

Udaberriari ongietorria eman diogu Txurdinagabarri Egoitzan

FIesta de la primavera 2023 en la Residencia Txurdinagabarri

Joan den martxoaren 28an, Txurdinagabarri Egoitzan udaberriaren etorrera jai txiki batekin ospatu nahi izan genuen.

Egiten zuen denbora ona aprobetxatuz, teilatuko terraza pixka bat apaindu genuen eta mokadutxo bat prestatu genuen. Landare batzuk ere igo genituen, eta loreontzietan jarri genituen. Hemendik aurrera, gure terrazan haziko dira, eta sarritan igoko gara ureztatzera eta zaintzera.

Ondoren, ekarri genuen aperitiboari ekin genion eta abesteko eta dantza egiteko musika jarri genuen.