Adineko pertsona

Durangoko Erreminiszentzia eta Futbol Tailerrak San Mames bisitatu du

Katedraleko berdegunea zapaltzearen emozioa sentitu genuen, eta Athleticeko estadioko gela nagusiak zeharkatuko genituen.
El grupo de la Residencia Barandiaran, en el Museo Athletic Club
El grupo de la Residencia Barandiaran, en el Museo Athletic Club.

Durangoko Joxe Miel Barandiaran adinekoen egoitzako futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerreko egoiliarren taldeak San Mames estadioa bisitatu zuen, joan den apirilaren 12an.

Goizeko 10:45 aldera iritsi zen gure autobusa Katedral berrira, gure Egoitzako tailerretako parte hartzaileekin, senideak eta profesionalak ere lagun zituztela.

Harrera egin ziguten Juan Maria Zorriquetak – Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioko lehendakaria, erakunde hori izanik Tailerraren antolatzailea–, Jose Angel Iribarrek –Athleticeko Jokalari Ohien Elkarteko lehendakaria– eta Aitziber Juaristik –jokalari txuri-gorri ohia eta gure Tailerreko dinamizatzailea–, Ander Lafuenterekin batera –jokalari ohia eta halaber San Mamesen bisitan zegoen Aresti Konde Egoitzako Tailerreko dinamizatzailea–.

Egin genuen lehen gauza joko zelaira irtetea izan zen, eta estadioko berdegunean egotea zein zirraragarria den sentitu genuen. Argazki ofizialaren ondoren, bisitari ekin genion, erabat gorriz pintatutako aldageletako tunela zeharkatuz: Athleticeko aldagelak ezagutu genituen, lehoiak partiden aurretik prestatzen diren leku sakratua, eta ondoren palkoa eta prentsa aretoa, non erreminiszentzia saio txiki bat egin genuen, futbolari lotutako objektu zaharrekin, eta hainbat jolas eginez ikurrak, hiriak eta himnoak konbinatuz. San Mameseko bisita amaitzeko, Athletic Club Museoan zehar ibili ginen.

Residentes de Joxe Miel Barandiaran y Conde Aresti, en el césped de San Mamés
Joxe Miel Barandiaran eta Conde Arestiko egoiliarrak, San Mameseko soropilean.