Osasun mentala

“Zapitxoz egindako lanak” B Egonaldi Luzeko Unitatean

Xedea da trebetasun eta gaitasun desberdinak (funtsezkoenetatik konplexuagoetaraino) dituzten pazienteek parte hartzea tailer berri honetan.
“Zapitxoz egindako lanak” B Egonaldi Luzeko Unitatean

Ospitaleko tailerrak esku hartze orokorreko programaren barruan egiten dira. Horrela, helburua da pazienteen gaitasun eta beharretara egokitzea, zentzu ludikoa eta inguruarekiko harremana alde batera utzi gabe. Tailer berriari “zapitxoz egindako lanak” esaten diete eta helburua B Egonaldi Luzeko Unitatetik (San Joan Jainkoarenaren eta Arantzazuko unitateak) kanpo egiten diren beste tailer batzuetara joateko aukera gutxiago dituzten pazienteen terapia okupazionala handitzea da. 

Lanen tailerrean, botako diren ospitaleko oihalak (gortinak, izarak…), laneko arropa (uniformeak, mantalak, kamisetak), eta zaborrontzira joango liratekeen pazienteen jantziak erabiltzen dituzte. Arropa hori birziklatzen da:  garbitu ondoren tirak egiten dira, harilkatu eta puntua egiteko balio dute.

"Zapitxoz egindako lanak" B Egonaldi Luzeko Unitatean

Une honetan 15 paziente parte hartzen ari dira tailerrean, gehienak emakumeak, tirak mozten, harilak eginez (mailarik oinarrizkoenean), eta azkenik, puntua egiten, puntua egiten dakitenak. Egindako oihal puskek hainbat erabilera eta formatu dituzte:  komuneko edo sukaldeko alfonbrak, apaintzeko mahai-tapizak edo mahaia erretilu edo kazola baten berotik babesteko izan daitezke. Nagusiki erabilera eroso eta funtzionalean pentsatzen da, pazienteek edo ospitaletik kanpo erabiltzeko. Azken kasu honetan, egindako jantziak AMHk “We are like you” proiekturako antolatzen dituen merkatu txiki solidarioetan saltzeko eskaintzen dira.

Tailerra berriki jarri da abian, eta arloko arduraduna den Ana Dominguez psikologoak esan duenez, pazienteentzat erakargarria da: “hori garrantzitsua da, ez baita erraza adinekoak diren, mugitzeko zailtasuna eta trebetasun falta duten pertsonentzako lanak aurkitzea, denbora emateko eta entretenitzeko. Gainera lehen zaborrontzian amaitzen zuen materiala birziklatzen laguntzen du”. 

"Zapitxoz egindako lanak" B Egonaldi Luzeko Unitatean