Ahizpa Ospitalarioen Zuzendaritza Kontseiluen VII. Topaketan parte hartu dugu

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Zuzendaritza Kontseiluak Ahizpa Ospitalarioen erakundearen Zuzendaritza Kontseiluen zazpigarren bileran parte hartu du, “Hospitalitatearen aldaketaren protagonistak” lelopean. Jardunaldiak Guadarraman egin dira (Madril), irailaren 19an eta 20an, eta gure Identitate Markoaren harreman ereduei, gure erakundeak gizartearekin duen elkarrizketari eta egungo eta etorkizuneko asistentzia ereduari buruzko hausnarketa egin da.
Espainiako Probintziako arduradunak eta Zuzendaritza Kontseiluak.
Espainiako Probintziako arduradunak eta Zuzendaritza Kontseiluak.

Sor Isabel Martinez, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako nagusia; Mikel Tellaeche zuzendari gerentea, eta zuzendaritza osatzen duten gainerako profesionalak —Manuel Martin Carrrasco, zuzendari medikoa; Veronica San Roman, Pertsonen Arloko zuzendaria; Xabier Altuna, finantza zuzendaria; Aloña Telleria, Zerbitzu Orokorretako zuzendaria; Jose Luis Giron, zuzendari asistentziala, eta Nerea Gutierrez, Erizaintzako zuzendaria— izan dira Ahizpa Ospitalarioen Zuzendaritza Kontseiluen VII. Topaketan, “Hospitalitatearen aldaketaren protagonistak» lelopean, Guadarraman (Madril), irailaren 19an eta 20an. Topaketan gure Identitate Markoaren harreman ereduei, gizartearekiko elkarrizketari eta jasangarritasun ekonomikoari buruz hitz egin zen, besteak beste.

Probintziako nagusi sor Matilde Porrasek ireki zituen jardunaldiak, eta eskerrak eman zizkien bertaratutakoei gure zentroen egunerokoan egiten duten lanagatik.

Ondoren, Alberto Martin de la Matak, Probintziako gerenteak, erakunde gisa aurre egin beharreko erronka garrantzitsuak partekatu zituen, eta elkarrekin lan egiten jarraitzeko deia egin zuen, helburu komun batzuekin, obra ospitalarioaren etorkizunari bermeekin aurre egiten laguntzeko.

Ahizpa Ospitalarioen Zuzendaritza Kontseiluen VII. Topaketan parte hartu dugu

Identitate Ospitalarioaren Arloko probintzia zuzendari Alejandro Floritek eta Sant Boi zentroko zuzendari gerente Joan Orritek ponentzia bat aurkeztu zuten, «Hospitalitatea giltzarri» izenburupean, zeinean adierazi zuten Proiektu Ospitalarioaren etorkizuna “garapen jasangarrirako konpromiso instituzional argia dela, Gure Misioarekiko leialtasunez”.

«Erantzukidetasunean aurrera egitea» izeneko aurkezpena egin zuen Fuencisla de Santosek, Pertsonen Arloko probintzia zuzendariak. Ondoren, Bartzelonako Sant Rafael Ospitaleko Erizaintzako zuzendari Miriam Algarra Ramosek, Santanderreko Aita Menni Ospitaleko Erizaintzako zuzendari Marian Carbajok eta Zaragozako Ahizpa Ospitalarioen zentroko gerente Alfonso Cerdanek beren zentroen praktika onak partekatu zituzten.

Horrez gain, Juan Urdiroz Ekonomia eta Finantza Arloko probintzia zuzendariak eta Jose Pablo Toquero Aholkularitza Juridikoko arduradunak egungo testuinguru makroekonomikoari eta gardentasunari eta gobernu onari heldu zieten, hurrenez hurren.

«Gizartearekiko elkarrizketa» eta «Asistentzia eta Hezkuntza Eredua» ardatz hartuta, hilaren 20ko jardunaldia Aita Santuaren hil honetako bideoarekin abiatu zen, non baztertuta bizi diren pertsonen zaurgarritasunaren aurrean beste alde batera ez begiratzera gonbidatzen gintuen. Hausnarketa horren ondoren, Alberto Andreu kanpoko profesionalak –Gizarte Erantzukizun Instituzionaleko, Kudeaketa Etikorako Sistemako eta Garapen Jasangarriko aditua– gardentasunak eta gobernu onak erakundeetan duten garrantziaz hitz egin zuen.

Jarraian, Eva Algabak nabarmendu zuen garrantzitsua dela gizartearekiko elkarrizketa, baita erakundearen aliantza estrategikoak ere, bai maila nazionalean, bai eskualde mailan eta maila lokalean. Garapen jasangarriko probintziako arduradun gisa, Aliantzak Kudeatzeko lantzen ari diren prozedura berria aurkeztu zuen, eta aurki Gizarte Erantzukizun Instituzionalaren eta Aliantzen batzordea abian jarriko dela jakinarazi zuen.

Ruth Loza Komunikazio zuzendariak gizartearekiko elkarrizketa horretan markak duen garrantzia azaldu zuen. Azpimarratu zuen gizartearen aurrean batasuna eta errekonozimendua sortzen duen marka indartsu batek ematen diela bermea erakundearen ospeari eta nabarmentasunari; erakundearen interes taldeen aurrean markaren inguruko gaiak lantzearen garrantziaz hitz egin zuen, eta guztion artean nola eraikitzen dugun gure marka modu sendo batean, etorkizunari bermerik handienarekin aurre egiteko.

Ahizpa Ospitalarioen Zuzendaritza Kontseiluen VII. Topaketan parte hartu dugu

Gure asistentzia lana

Bigarren eguneko arratsaldeko aztergaia gure asistentzia eta hezkuntza lanaren barruko berrikuntza izan zen, autonomia, erabakitzeko gaitasuna eta artatutako pertsonen eskubideen errespetua sustatzen dituen Eredu batekin. Emilio Rodriguez Antolaketa eta Sistemetako zuzendariak esperientziak partekatzen eta jarduera ildo berrietan lan egiteko lankidetza espazioak sustatzen jarraitzearen garrantziaz hitz egin zuen. Mahaian antolaketa ereduetako bi profesional adituk parte hartu zuten: Marcos Sanz eta Silvia Pareja, People Mattersekoak

Jose Antonio Larrazek, Asistentzia eta Hezkuntza Arloko zuzendariak aurkeztu zituen osasun mentalari, desgaitasun intelektualari eta tarteko arretari buruzko hiru mahaiak.

Ahizpa Ospitalarioen Zuzendaritza Kontseiluen VII. Topaketan parte hartu dugu

Lehen mahaian, «Osasun mentaleko kronikotasunaren eta konplexutasunaren arreta. Suspertzeko eredua. Autonomia pertsonalerantz eta bizi proiekturantz» izenekoan, hizlariak izan ziren Emilio Rojo, Sant-Boi gure zentroko asistentzia zuzendaria; Jose Luis Arroyo, erakundeak Madrilen duen Errehabilitazio Psikosozialeko Lerroko zuzendari teknikoa, eta Josep Tristany, Ahizpa Ospitalarioen Martorelleko (Bartzelona) osasun mentaleko Errehabilitazio Arloko koordinatzailea.

Bigarren mahaiaren aztergaia izan zen «Konplexutasunaren eta zaurgarritasunaren arreta: osasun eta gizarte ereduak, aurkakoak eta/edo osagarriak?». Horretan parte hartu zuten Anna Rafanellek, Caldes de Malavellako zentroko zuzendari teknikoak; Nacho Lopezek, Granadako zentroko zuzendari teknikoak; Carmen Deliak, Tenerifeko zentroko gerenteak, eta Macarena Aspiunzak, Arrasateko gure zentroko Desgaitasun Intelektualaren eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Arloko arduradunak.

«Zahartzea, kronikotasuna eta konplexutasuna. Arreta soziosanitariotik tarteko arretara. Arreta integratua eta zainketen jarraipena». Hori izan zen hirugarren eta azken mahaiaren izenburua, eta partaideak hauek izan ziren: Carlos Franquelo, Martorelleko zentroko asistentzia zuzendaria; Pedro Roy, Hortako (Bartzelona) zentroko asistentzia zuzendaria; Angel Gonzalez eta Zenaida Boza, Valladolideko zentroko gerentea eta Erizaintzako zuzendaria; Francesc Fatjo, Bartzelonako Sant Rafael ospitaleko asistentzia zuzendaria, eta Olga Gines, Madrilgo Beata ospitaleko gerentea.