Aita Menni Ospitaleko ‘familia’ handiak egun zoragarria pasatu zuen Chillida-Lekun

Duela bost urtetik itxita dagoen Chillida museoak ateak ireki zituen berriro izaera solidarioarekin egindako festa honetan modu altruista batean laguntzeko; 300 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten.
Aita Menni Ospitaleko 'familia' handiak egun zoragarria pasatu zuen Chillida-Lekun

Aita Menni zentroetako langileek, boluntarioek, enpresa eta erakunde laguntzaileetako ordezkariek, eta oro har, Ospitaleko lagunek elkarrekin egoteko festa solidario batez gozatu zuen joan den 5ean, leku enblematiko eta berezi batean: Chillida-Leku museoa.

Guztira, Aita Mennirekin lotutako 300 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Hernanira. Goizez eta arratsaldez, aurreikusitako askotariko programan parte hartu zuten, eta noski, Chillida-Leku museoko zelaietan dauden Donostiako eskultorearen obrak eta XVI. mendeko Zabalaga baserrian dagoen erakusketa ikusteko aukera ere izan zuten.

Eguna Aita Menniko ‘familia handia’ elkarrekin egoteko zen, eta beste familia handi bat izan zuen lagun: Eduardo Chillidarena. Esparru osoa utzi zigun gure esku, Eduardo Chillidaren semearen pinturak erakusten dituen eremua barne, publikoarentzat itxita egon dena museoa publikoarentzat irekita zegoenean. 

Bisita gidatuak eta askoz ere gehiago

Aita Menni Ospitaleko 'familia' handiak egun zoragarria pasatu zuen Chillida-Lekun

Chillidaren lanak ezagutzeko helburuarekin lau bisita gidatu antolatu ziren ordu desberdinetan. Parte-hartzaile kopuruari erreparatzen badiogu, ekitaldiak izugarrizko arrakasta izan zuen. Ekitaldia beraz gain, beste jarduera asko ere egon ziren: txikipark, dantza-tailerra, horma-irudi bat, perkusio afrikarra Senegalgo boluntarioen eskutik, txirikorda tailerra, merkatu txikia eta kontzertu solidarioa… 

Liberia askotan agertu zen antolatutako jardueretan. Topaleku ludiko eta lasaia izateaz gain, lan-girotik kanpokoa, Ahizpa Ospitalariak Monrovian egiten ari diren “We are like you” proiektu solidarioa abian jartzen laguntzeko beharra zabaltzeko ere erabili zuten. Hori dela eta, gonbidatuen artean zeuden besteak beste ahizpa Begoña Perez, Ahizpa Ospitalarien Ingalaterrako probintzia-arekoa (Liberia horren mende dago), eta ahizpa Inca González, 1992, urtetik Monroviako Benedict Menni Centre zentroan lanean ari dena. Helburu berarekin, Gipuzkoako Foru Aldunditik Arritxu Manterola, Ezinduen eta Babesgabeen Laguntzako burua, eta Nazioarteko Lankidetzako zuzendaria den Fernando San Martín ere izan ziren bertan. 

Bestalde, arratsaldean beste pertsona ezagun batzuk ere izan ziren Chillida-Lekun, hala nola Euskadiko Gurutzeko Gorriko presidentea, Ignacio Irusta, Donostiako apezpikua, José Ignacio Munilla, edo Donostiako Aquariumeko presidentea, Vicente Zaragüeta.  

Aita Menni Ospitaleko 'familia' handiak egun zoragarria pasatu zuen Chillida-Lekun

Amaiera hunkigarria

Eduardo Chillidaren eta Pilar Belzunce bere emaztearen hilobiaren aurrean, eta egunaren amaiera gisa, Aita Mennik bere esker ona agertu nahi izan zion Chillida familiari, erakutsitako eskuzabaltasunarengatik. Han izan ziren Eduardo bere semea, Susana Álvarez erraina eta ilobetako bat, Mikel Chillida. Ohorezko aurreskuaren ondoren, Arrasateko Ahizpa Ospitalarien Komunitateko nagusiak, ahizpa Montserrat Esparzak, lore batzuk utzi zituen. Egunaren amaieran Ausolan-ek eskainitako luncha egon zen.

Baina horren aurretik, Juan Carlos Irizar musikari eta konpositoreak, Aita Menni Ospitaleko pazienteen abesbatzako zuzendariak bere zazpigarren kontzertu solidarioa egin zuen. Oñatiko musikariarekin batera Julian Torres eta Iñaki Revuelta bakarlariak izan ziren, eta pazienteei gozarazi zieten errepertorio bereziarekin.

Liberiako osasun mentalaren alde 

Aita Menni Ospitalea dagoen Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioaren eginkizuna osasun-beharrak dituzten pertsonei laguntzea da, osasun mentalaren esparruan batik bat. Europan, Indian, Hego Amerikan eta Afrikan ditu zentroak. “We are like you” proiektuak gure zentroak osasun mentala duten pertsonen arretan duen esperientziaz baliatu nahi du Liberian laguntza psikiatrikoko zerbitzu bat abian jartzeko. Zerbitzu hau, ahizpa Inca Gonzálezen ustez, beharrezkoagoa da orain, ebola-epidemiaren ondorioz biztanleria egoera larrian geratu delako.

Proiektu honetarako ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenek Laboral Kutxaren kontu-zenbaki honetan egin ditzakete dohaintzakES52 3035 0001 58 0010126592. 

Aita Menni Ospitaleko 'familia' handiak egun zoragarria pasatu zuen Chillida-Lekun

Mikel Chillidak Aita Menni Kirol Elkartearen elastikoa jasotzen duen unea

‘Eskerrik asko’ hitzak txiki geratu 

Eduardo Chillidak bere lanak partekatu nahi zituenez Chillida-Leku Museoa sortu zuen Zabalaga baserrian. Aita Mennik gaixotasun mentala duten pertsonei gero eta gehiago laguntzeko nahiari esker, zentroak egun hau antolatu du. Ez du Zuzendaritza Batzordeak bakarrik parte hartu, baita langileek ere.

‘Eskerrik asko’ hitzak ez ziren nahikoak izan egun honen ospakizunean parte hartu zuten pertsona eta erakundei eskerrak emateko. Parte hartu zuten erakundeen artean Mikelson, Musica Invisible eta JCI izan ziren. Aipamen berezia merezi dute: Mikel Tellaeche, zuzendari kudeatzailea, ekitaldiaren bultzatzaile gisa; Egoitz Zabala, zeremonia-maisu gisa aritu zena;  Selene Vélez, AMHko okupazio-terapeuta eta Debla Danza taldeko dantzaria, dantza-tailerra antolatu zuena  Ainhoa Altuna, Ezintasun Intelektualeko, Buru-nahasmenduko eta Jokabidearen Nahasmenduko Unitateko (UDITRAC) langilea, Arte Ederretan lizentziatua, horma-irudia egiten aritu zena; Itziar Aizpurua, Juan Carlos Irizaren kontzertu solidarioak dinamizatzen aritu zena. Irizarrek ez zuen kontzertua bakarrik eman, “Haizearen orrazia” izeneko abesti bat ere konposatu du, eta haren partitura Chillida familiari eman zion. Eguna ez zen biribila izango Macarena Aspiunza, Lucía Escolar, Fuensanta Mesa, Amaia Jauregi, Gabriela Álvarez, Irene Álvarez, Ilona Kowalska, Jaione Gartziaetxabe, Xabier Altuna, Aitor Armaolea, Aloña Telleria, María Hermoso, Igone Azurmendi, Marina Frago, Diana Ruiz eta modu batera edo bestera gurekin egun paregabe honetan egon ziren beste pertsona askoren laguntzarik gabe. 

Aita Menni Ospitaleko 'familia' handiak egun zoragarria pasatu zuen Chillida-Lekun

Honela jaso zuen Diario Vasco egunkariak, paperezko egunkarian eta Interneten.