Adineko pertsona

Aita Menni Ospitaleko Futboletan oinarritutako oroitzapen tailerreko parte-hartzaileak Anoetan izan dira

Aita Menni Ospitaleko Futboletan oinarritutako oroitzapen tailerreko parte-hartzaileak Anoetan izan dira

Arrasateko Aita Menni Ospitalean egiten den Futbolean oinarritutako oroitzapen tailerreko parte-hartzaileen talde bat Donostiara joan zen atzo Anoetako futbol-zelaia eta Realaren Museoa ikusteko.

Tailerra Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak eta Espainiako Futbolarien Elkarteak antolatzen dute, eta seigarren saioan, atzokoan, Anoetan izan ziren jokalari txuriurdin ospetsu batekin: Alberto “Bixio” Gorrizekin, Real Sociedad taldeko Jokalari ohien Elkarteko presidentea dena. Gorriz 80ko hamarkadako taldearen funtsezko jokalarietako bat izan zen, eta Zamorari gola sartzeko eta 80-81eko Liga Gijonen irabazteko pasea eman zion. Andoni Iraolarekin (Donostiako klubaren Fundazioko Zuzendaria) eta Iñaki Mendozarekin (Realaren Museoko zuzendaria) batera, Alberto Gorrizek Anoetako instalazioak erakutsi zizkien Tailerreko parte-hartzaileei, senideekin eta zaintzen dituzten pertsonekin zihoazenak. Haiekin, Andoni Ayarza, FEAFV & AFE Oroitzapen Proiektuaren Koordinatzaile Orokorra eta Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Futbol Tailerraren zuzendaria; Mikel Tellaeche, Aita Menniko Zuzendari Kudeatzailea, eta Jose Antonio Ezquerra, Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaria ere izan ziren.

Taldea Anoetako zelaiaren eremu desberdinetatik igaro zen:  prentsa-aretoan, zelaiaren eta barruko instalazioen eraikuntzari buruzko bideo bat ikusi zuten; aldageletan argazkiak egin zituzten jokalarien elastikoekin; eta zelaian bertan, erdi-erdian, futbolari profesionalek bizitzen dituzten sentsazioak imajinatu zituzten.

Ondoren, klubaren museoa bisitatu zuten, harmailetako baten azpian, eta Realaren historiako unerik garrantzitsuenak gogoratu zituzten, partida berezien bideoak ikusiz eta garaikurrak ikusiz, 80ko hamarkadan irabazitako Liga, Kopa eta Superkoparen tituluak bereziki.

Etxera itzultzean, lepoan lepokoak jarrita -Realeko Fundazioak egindako opariak-, zorion-aurpegiak nabarmendu ziren, Realaren himnoa poz-pozik abesten zuten bitartean: “Txuriurdin, txuriurdin maitea…”.

 

Aita Menni Ospitaleko Futboletan oinarritutako oroitzapen tailerreko parte-hartzaileak Anoetan izan dira Aita Menni Ospitaleko Futboletan oinarritutako oroitzapen tailerreko parte-hartzaileak Anoetan izan dira Aita Menni Ospitaleko Futboletan oinarritutako oroitzapen tailerreko parte-hartzaileak Anoetan izan diraAita Menni Ospitaleko Futboletan oinarritutako oroitzapen tailerreko parte-hartzaileak Anoetan izan dira Aita Menni Ospitaleko Futboletan oinarritutako oroitzapen tailerreko parte-hartzaileak Anoetan izan dira v Aita Menni Ospitaleko Futboletan oinarritutako oroitzapen tailerreko parte-hartzaileak Anoetan izan dira