Adineko pertsona

Antzerki arratsalde bat Txurdinagabarri Egoitzan

Teatro en la Residencia geriátrica Txurdinagabarri de Bilbao

Pasa den martxoaren 15ean Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Teatro Studio taldearen eskutik antzerki arratsalde eder batekin gozatu genuen, “El proceso por la sombra del burro” lanaren sintesi bat eskaini baitziguten.

“El proceso por la sombra de un burro” Friedrich Dürrenmatt egile suitzarraren lan bat da. Ordu betez, Grezia Klasikora bidaia egin genuen dentista eta asto saltzaile baten arteko auzi zentzugabea ikusteko. Epaiketan erabaki behar da astoaren itzala alokairuaren barruan ote dagoen, edo aparte ordaindu behar den. Bi aldeek estrategia ustelak baliatzen dituzte haien interesei mesede egiteko. Hori dela eta, afera irrigarri batek ondorio larriak dituen gertaera kate bat dakar, hiria suntsituta geratzeraino.

Egoiliarrek, familiek eta langileek arratsalde jostagarria eta desberdina pasa genuen. Roberto Negrok zuzendutako talde hau txalotu genuen, antzerki independentearen beterano bat, eta Carmen Zubillaga, Solokoetxe auzoko kultur elkarteko lehendakaria (Solokoetxe Elkartea), taldea bertakoa baita.

Hona hemen emanaldiko argazki batzuk. Errepikatzeko aukera izatea espero dugu!

Teatro en la Residencia geriátrica Txurdinagabarri de Bilbao Teatro en la Residencia geriátrica Txurdinagabarri de Bilbao