Arrasateko eta Durangoko boluntarioek ‘Contigo y como tú’ topaketan parte hartu dute

Arrasateko Aita Menni zentroko zortzi boluntariok eta Durangoko zentroko beste bik osatutako talde batek irailaren 26tik 28ra bitartean Ciempozuelosen (Madril) egin zen Ahizpa Ospitalarien boluntarioen topaketan parte hartu zuen.
Arrasateko eta Durangoko boluntarioek 'Contigo y como tú' topaketan parte hartu dute

“San Benito Menni, contigo y como tú (San Benito Menni, zurekin eta zu bezala)” goiburupean eta bere heriotzaren mendeurrenaren barruan, Palentziako, Madrilgo eta Burgoseko probintzia kanonikoetako 150 boluntario inguru bildu ziren. Boluntarioekin batera Gema Reinares (Txurdinagako eta Durangoko Pastoraltzako eta Boluntarioen arduraduna) eta Egoitz Zabala (Aita Menni Ospitaleko sail bereko arduraduna) ere izan ziren, eta sortzailearen beste irudi bat ezagutu zuten: Abegikortasunaren globalizazio solidarioa errealitate bihurtzea lortu zuten gizona moduan. 

Encuentro Nal. Voluntarios