Kalte zerebrala

BBVA Lurralde Solidarioen sariak bultzada handia emango dio Aita Menni Kirol Elkarteari

BBVA Lurralde Solidarioen sariak bultzada handia emango dio Aita Menni Kirol Elkarteari

Duela egun batzuk jakin genuen Aita Menni Kirol Elkartea (ADAM) bankuko jarduneko eta erretiratutako langileek aukeratutako proiektuetako bat zela ‘BBVA Lurralde Solidarioak’ sarien III. ediziorako. Orain saria esku artean dugula, badakigu Aita Menni Ospitaleak garuneko kaltea duten pertsonek kirola egin zezaten emandako aukerak etorkizun luzea izango duela.

Duela zenbait astetatik, ADAM elkarteko neska-mutilek maiztasun handiagoarekin egiten dute boccia, igeriketa eta txirrindularitza egokitua. Erregulartasunez entrenatzen dute, eta federatu eta lehiaketa ofizialetan parte har dezaketen kirolariak dira.

Kirol egokitua ere DCAren errehabilitazioan barne hartzen da. Diziplina desberdinak etengabe egiten badira, betiere profesionalen laguntzaz, kontrol motorra, oreka, koordinazioa, indarra eta bestelakoak lantzen dira. Horrez gain, kirola egitea inklusiboa eta onuragarria da alderdi guztietan: fisikoan, psikikoan, sozialean eta abar. Bestalde, lotura interesgarria sortzen du garuneko kaltea duten pertsonen, senideen eta terapeuten artean.  Azken finean, kirolak gaitasun funtzionala eta gizarteratzea hobetzen ditu, eta horrenbestez, bizi-kalitatea hobetzen du.

DSC_3082w
Leire Vallés eta Mª José Zabala dira BBVAn ditugun babesleak, Arantzazu Alvarez eta Jorge Olmorekin batera, Aita Menni Kirol Elkarteko koordinatzaileak direnak.

Lurralde solidarioak

“Konpromiso” hitza agertokian nabarmentzen zen “Lurralde Solidarioak” sarien banaketan, BBVA Fundazioaren egoitzan zegoena.Baztertutako eta gaixo dauden pertsonen desgaitasunarekin eta arretarekin lotutako proiektuak izan dira laguntzarik handiena izan dutenak. Iparraldeko lurralde-zuzendaria den Jorge Sáenz-Azcúnagak bankuko langileen ardura nabarmendu zuen. Aita Mennitik eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten jarduneko nahiz erretiratutako langile guztiei, agertutako konpromiso bereziarengatik, eta erakundean dugun babesleari bereziki, hots, Mª José Zabalari, haren kidea den Leire Vallesi eta Gipuzkoako BBVAko zuzendariari, Galo Oleagari.