Maldatxon aurrez ospatu dugu San Blas

30/01/2019

Otsailaren 3a igandea denez, erabaki genuen San Blas opil tradizionala aurreko astean egitea. Sukaldean aritzea hain gustuko dugunez, asko disfrutatu genuen talde lanean, erabiltzaile guztien parte hartze aktiboarekin.

Aurten ere, Maldatxo EPSZn ohiko denez, gure zentroan San Blas eguna ospatu genuen.

Kontuan hartuta aurten otsailaren 3a igande dela, jaiaren ospakizuna aurreratzea erabaki genuen, San Blas opil tradizionala eginez. Eta aste honetan egin dugu.

Denok egin genuen gure ekarpena opila prestatzeko, eta, ondorioz, emaitza bikaina izan zen!, argazkian ikus daitekeenez. Egiteko, goiz osoa behar izan genuen. Osagaiak pisatu, nahastu, labean sartzeko moduko testura zuen orea lortu arte…  Gaineko azukre oreak ere badu zailtasunik, etengabe nahastu behar baita. Baina, kontuan hartuta sukaldaritza gustatzen zaigula, asko disfrutatu genuen talde lanean eta denon partaidetza aktiboarekin.

Hemen behean beste bi argazki ikusi ditzakezue, lana zein ondo antolatzen dugun eta emaitza zergatik izan zen bikaina ikusteko. Eta, itxura ona izango da, baina zaporea askoz hobea!

ON EGIN!