Adineko pertsona

Bidebarrietan jazza entzuten

Con el guitarrista del Vicente Espí Quartet

Hilaren 22an Txurdinagabarritik Bidebarrietako liburutegiraino hurbildu ginen, jazz kontzertu bat entzutera, ez baita oso ohiko generoa entzuten dugun musikari dagokionez.

Hitzordua Vicente Espi valentziar bateria jolearen kuartetoarekin zen, Bilboko Udaleko Kultura Arloak antolatzen duen “Bilbo Distrito Jazz 2019” programaren barruan.

Emanaldia 19:30ean bazen ere, lehenago jaitsi eta tarte batean Zazpi Kaleetan paseatzeko eta bertan merienda hartzeko aprobetxatu genuen.

Kontzertua hasi aurretik gure tokian jarrita geunden dagoeneko, eta bertatik musikariek interpretatutako lanak entzun genituen, Vicente Espik titulatutako “Espiral” obrakoak.

Asko disfrutatu genuen musikarekin, eta, saioaren amaieran, kuartetoko Ivan Cebrian gitarra jolearekin hitz egin ahal izan genuen, eta emanaldiagatik zoriondu genuen.

Bidebarrietan jazza entzuten Bidebarrietan jazza entzuten Bidebarrietan jazza entzuten Bidebarrietan jazza entzuten Bidebarrietan jazza entzuten