Asprogradesen IV. Kongresu Nazionalean izan gara online

Asprogradesen IV. Kongresu Nazionalean izan gara online

Aita Menni Ospitaleko Desgaitasun Intelektualeko Unitateko talde asistentzialeko profesionalek telematikoki parte hartu zuten jardunaldietan, eta hainbat esparrutako esperientziak entzuteko aukera izan zuten, horien artean enplegua, hezkuntza, komunitateko presentzia, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako etxebizitzak laguntza mailaren arabera, etab.

Fotograma del programa: un hombre camina sobre una conta de rehabilitación de marcha, frente a una terapeuta de Aita Menni

“Aita Menni: con ciencia y corazón”, TVEan

TVEko ‘Pueblo de Dios’ programak monografiko bat eskaini dio hartutako kalte zerebralaren Aita Menniko arretari. Emanaldia urriaren 29an izan zen, Iktusaren Munduko Egunean.

Realaren eta Athleticen futbolaren inguruko oroitzapenek adinekoak eta kalte zerebrala dutenak suspertzen dituzte berriro

Realaren eta Athleticen futbolaren inguruko oroitzapenek adinekoak eta kalte zerebrala dutenak suspertzen dituzte berriro

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerren helburua da adinekoen, narriadura kognitiboarekin edo gabe, garuneko kaltea duten edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen haurtzaroari, gaztaroari eta helduaroari lotutako oroitzapenak suspertzea eta berreskuratzea, futbolaren bidez, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) antolatuta, LaLiga Fundazioaren babesarekin.

Aita Menni ospitaleko karaoke-saioko parte-hartzaileak

2023ko Osasun Mentalaren Munduko Eguna Aita Menni Ospitalean

Jardunaldian gaixotasun mentalari buruzko hausnarketa bat egin zen, ‘Las mil y una caras de la locura ‘erreportajea ikusi eta eztabaidatuz, eta ondoren futbol partida bizi bat jokatu zen. Arratsaldean, musikaz, dantzaz eta egun esanguratsu honi buruzko adierazpenez betetako karaokea eta, amaitzeko, askari atsegin bat.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen profesionalak eta haien anfitrioiak Bellissens Zentroan

Reusera bidaiatu dugu Bellissens Zentroaren lana ezagutzeko

Desgaitasun Intelektualaren eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitateko gure talde terapeutikoak inpresio eta esperientzia truke interesgarri batez gozatu zuen, desgaitasunaren, autismoaren eta osasun mentalaren esparruan aitzindari eta erreferente den baliabide katalan horren instalazioak bisitatu zituen egunean.

Vista aérea en la que se ve el patio del Hospital Aita Menni, con una bicicleta enorme de color amarillo cuyas ruedas mueven los pacientes

Aita Menni Ospitaleak bere onena eman du Tourrari egindako harreran

Aita Menni Ospitaleko pazienteek eta langileek suhartasunez jaso zuten Frantziako Tourraren bigarren etapa, horretarako sortu zuten kolore horiko bizikleta erraldoi baten gurpilak biraraziz. Elkarrekin egindako lanaren emaitza ikustea eta Frantziako Tourraren pareko kirol ekitaldi handi baten parte izan garela sentitzea harrotasun arrazoi da guretzat, eta aztarna utziko du gure ospitalean.

Kursaaleko agertokiaren eta kontzertura joandako publikoaren ikuspegia

Kontzertu koral bikaina gure 125 urteko hospitalitatearen omenez

Donostiako Easo Gazte abesbatzak, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria abesbatzak eta Gasteizko Nurat Gazte abesbatzak ‘Carmina Burana’ bikaina interpretatu zuten Kursaalean, bi piano eta perkusioarekin, Alberto Saez Puentek zuzenduta.