José Ignacio Quemada doktorea, aurkezpenean

Aita Menni RICORS-IKTUS Euskadi sarean sartu da

Aita Menni Ospitalea hainbat ikerketa zentro biltzen dituen sare horretan sartu da. Diziplina anitzeko talde hori autonomia erkidego guztietan dago, eta ikerketa talde desberdinen arteko I+G+b jarduera egituratu nahi du, iktusa duten pazienteen pronostikoa hobetzeko, helburu orokor gisa.

Jantokien dekorazio lehiaketa Aita Menni Ospitalean

Gabonek Aita Menniko txoko bakoitza blaitzen dute

Aurreko urteetako murrizketen ondoren, ospakizunak distira osoarekin berreskuratu ditugu. Gabon kantaz, postalez, argiz eta girlandaz betetako egitarau oparo batek etxeko berotasuna ematen dio ospitaleari egun maitagarri hauetan.

Huella dactilar

Aita Mennik hatz markek eskizofrenia arriskua antzeman dezaketela frogatzen duen azterlan batean parte hartu du

Aita Menni Ospitaleko eta Ahizpa Ospitalarioen hainbat probintziatako beste zentro batzuetako pazienteek parte hartu duten azterketa batek frogatu du hatz markak eskizofrenia izateko arriskuaren markatzaile gisa erabiltzea fidagarria dela. Azterketa FIDMAG Ahizpa Ospitalarioetako eta Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko Osasun Mentalaren arloko (ZIBERSAM) ikertzaileek egin dute, Espainiako Ahizpa Ospitalarioen ospitale sarearen

Ato Kwamena Sagoe, Aita Menni Ospitaleko Desgaitasun Intelektualaren Unitateko sarreran.

Monroviako Osasun Mentaleko Unitateko koordinatzaileak agur esan dio Aita Menni Ospitaleari

Elkarrizketa hau amaitu eta ordu erdira, Aita Menni Ospitaleko erizain talde handi baten aurrean azalduko du zer den munduko herrialderik behartsuenetako bat den Liberian erizain izatea, hain zuzen ere, Monroviako San Benito Menni Zentroko Osasun Mentaleko Unitatean. Sagoeren hitzaldia Arrasateko Aita Menni Ospitaleari egingo dion agur moduko bat izango da, hilabete baino gehiago eman baitu

Jesús Mari Alegría Urtiaga, con la guitarra donada por Músicos

Gitarra bat jaso dugu Mugarik Gabeko Musikarien eskutik

Santa Zezilia musikarien zaindariaren egunarekin batera, Aita Menniko pazienteen abesbatzan instrumentu berria gehitu da. Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzutik eskerrak eman nahi dizkiogu dohaintzagatik musikaren bidez Giza Eskubideak defendatzen dituen GKE horri.

Presentación del Med de la Concienciación Medioambiental en el Hospital Aita Menni

30 egun ematen ditugu ingurumen kontzientziaziorako

“Zaindu dezagun ingurumena guztion artean” izan da Errehabilitazio ea Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuak aukeratu duen leloa. Urriaren 3tik azaroaren 4ra bitartean antolatutako hainbat jarduerarekin, kontsumitzeko moduaz, sortzen ditugun hondakinez eta zaborra non botatzen dugun kontzientziatzeko eskatu da.

Gure kalte zerebralaren errehabilitazioa, Kepa Junkerari buruzko "Berpiztu" dokumentalean

Gure kalte zerebralaren errehabilitazioa, Kepa Junkerari buruzko “Berpiztu” dokumentalean

Donostiako Zinemaldian Kepa Junkerari buruz aurkeztu den dokumentalak artistaren bizitza kontatzen du, iktusaren errehabilitazio prozesua barne, euskadiko Kalte Zerebraleko gure Zerbitzuaren laguntzarekin. Estreinaldian ezin ziren falta filmean parte hartu duten Noemí Álvarez neuropsikologoa, Iban Arrien fisioterapeuta eta Oihana Ramos logopeda.