Gitarra bat jaso dugu Mugarik Gabeko Musikarien eskutik

Santa Zezilia musikarien zaindariaren egunarekin batera, Aita Menniko pazienteen abesbatzan instrumentu berria gehitu da. Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzutik eskerrak eman nahi dizkiogu dohaintzagatik musikaren bidez Giza Eskubideak defendatzen dituen GKE horri.
Jesús Mari Alegría Urtiaga, con la guitarra donada por Músicos
Jesús María Alegría Urtiaga (Pinttu), presidente y fundador de Músicos Solidarios Sin Fronteras, con la guitarra donada.

Azaroaren 22an Santa Zezilia eta Musikaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Egun horretatik aurrera, Aita Menni Ospitaleko pazienteen abesbatza sei hariz eta hamaika doinuz osatutako musika kide berri baten soinuarekin aberastu da. Musika posible egiten dutenen zaindariaren egunarekin bat eginda, abesbatzak gitarra berri bat jaso du Mugarik Gabeko Musikarien  eskutik.

Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzuak eta, batez ere, abesbatza osatzen dutenek, eskerrak eman nahi dizkiete Jesus Maria Alegria Urtiaga “Pinttu” presidenteari eta Gasteizen egoitza duen GKEko talde osoari, erakusten duten elkartasunagatik, eta zera azpimarratu nahi dute: “zalantzarik gabe, tresna berri hau ospitalean sartzea esperientzia berrien sinonimoa izango da, zuek ondo jakingo duzuenez, 1995etik hona ari baitzarete musikaren bitartez giza eskubideak defendatzen, hormak eta ozeanoak zeharkatuz eta, kolektibitatearen airearekin, sentimenduak eta gorputzak mobilizatuz”.

Aita Menni Abesbatzak ere musikatik abiatuta gizarte harremanak sendotzeko egiten duzuen lanarekin konprometitu nahi dugu.

Gitarraren etxe berria Aita Menni Abesbatza izango da, eta, gure asteroko entseguetan eta emanaldietan, funtsezko tresna izango da abestiak eta jakintzak abesbatza osatzen duten kide guztien artean transmititzeko. Hemendik aurrera, instrumentu horrek gure musika, “arimaren hizkuntza”, Mugarik Gabeko Musikariek definitzen duten bezala, eramaten dugun topaketa eta jarduera guztietan lagunduko digu. Dagoeneko gure ahotsekin batera dabilen gitarra horrek abesbatzaren soinua ez ezik, gizarteratze lana, gure nortasunaren zentzua, gure gainditzeko gaitasuna ere indartzen ditu. Abesbatzan abesteak, entseguetan parte hartzeak eta ematen ditugun emanaldietara joateak gure autoestimua handitzen du, eta, gainera, asko gozatzen dugu.

Horregatik guztiagatik: Eskerrik asko!