Inauterietako maskaren familia tailerra
Inauteriak direla eta, Txurdinagabarri Egoitzan ekintza bat antolatu nahi izan dugu, egoiliarrek eta senideek Inauterietako maskarak egiteko tailer bat partekatzeko. Areto nagusian mahaiak jarri genituen, eta koloretako kartulinak, errotuladoreak, lumak, brillantina eta apaingarriak prestatu genituen, senide eta egoiliar bakoitzak bere maskara sortu ahal izateko, gehien gustatzen zitzaizkien kolore eta apaingarriekin