Kalte zerebrala

Donostiako Aita Menni Garuneko Kaltearen eguneko zentroa Zuatzu enpresa-parkera lekualdatuko da

Donostiako Aita Menni Garuneko Kaltearen eguneko zentroa Zuatzu enpresa-parkera lekualdatuko da

Eraikin berria aurrekoa baino irisgarriagaoa eta handiagoa da

Hamaika urtetan baino gehiagotan Gurutze Gorriko ospitalean lanean arituta, Garuneko Kaltea duten pertsonentzako Eguneko Zentroa eta Aita Menni Errehabilitazio Anbulatorioko Unitateak Donostiako Antiguoko auzoa utziko dute, eta aurrekoa baino irisgarriagoa eta handiagoa den eraikin batean kokatuko dira.

Zuatzu enpresa-parkean dago hain zuzen, Oria eraikinean (Zuatzu kalea, 8), eta 500 metro koadro inguru ditu, solairu bakar batean.Argazkietan ikus daitekeenez, gaur egungo zentroak, oztopoko arkitektonikorik ez izateaz gain -aurreko zentroan ez bezala-, areto handiak, gimnasioa, jantokia, jardueretarako aretoa, bilera-aretoa eta bestelakoak ere baditu. Bestalde, zazpi bulego ditu psikiatria, logopedia, okupazio-terapia eta psikologia kontsultetarako.

Komunikazioaren ordezko sistema bat erabiltzen duen pertsona baten iritzia
Komunikazioaren ordezko sistema bat erabiltzen duen pertsona baten iritzia

 

Zentro honetan, Menni Sareko gainerako eguneko zentroetan bezala, ezintasun neurologikoa duten pertsonak artatzen eta zaintzen dira, haien autonomia funtzionala eta gizarteratzea hobetzeko. Eguneko zentroetan arreta indibidualizatua, jarduera errehabilitatzaileak eta elkarbizitza lantzen dira. Programen helburua norberaren gaitasunak entrenatzea eta mantentzea da beti.

Oro har, erabiltzaileentzat instalazioak onak dira, oso zabala da eta argitasuna handia da. Hori da Oskarrek, erabiltzaileetako batek, dioena. Juananek, bere lagunak, iritzi hori berretsi du:“Zentro berria ongi dago, zabala eta polita da”.“Eta zerbitzua ona da”, gaineratu du.Javierrentzat, “oso ongi dago, erosoa da eta arreta ona da”.

Guztira, 25 erabiltzaile joaten dira beren etxetik Aita Menni Eguneko Zentrora astelehenetik ostiralera.Mota honetako zentroek beren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen diete garuneko kaltea duten pertsonei, eta baita haien senideei ere.