Osasun mentala

Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak ikustera joan ginen

Irungo EPSZko erabiltzaile-talde batek iazko Aste Nagusiko esperientzia polita errepikatu nahi izan zuen. Kontxako hondartzara hurbildu ziren jai-giroaz gozatzeko eta suak ikusteko.
Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak ikustera joan ginen

Iaz bezala, Irungo EPSZko 5 erabiltzailez eta 2 begiralez osatutako talde bat Donostiara joan zen arratsalde-gau batez Aste Nagusian gozatu ahal izateko. Asteazkenean, abuztuak 16, 19:00etan heldu ziren Donostiara, jai-giroaz zertxobait gozatzeko. Gero, hondartzan bokata bat jatea erabaki zuten, su artifizialak hastearen zain zeuden bitartean. Gau horretan Castellóko Pirotecnia Peñarroja konpainiak bota zituen.  

Hurrengo egunean zentrora joaten diren gaineko pertsonei nola pasatu zuten kontatu zieten. Oso su politak eta landuak izan zirela esna zuten. Izan ere, Pirotecnia Peñarroja konpainiak Zilarrezko Kontxa eta Epaimahai Gaztearen Saria irabazi zuen.

Zentrotik kanpo egindako mota honetako txangoek asko pozten dituzte EPSZra egunero etortzen direnak, izan ere, bestela, komunitatean integratuz parte hartuko ez luketen ekitaldiz eta jarduera interesgarriz goza dezakete.

Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak ikustera joan ginen