Elkartasun kontzertuen hirugarren bira Euskadin

Juan Carlos Irizarrek berriro ekin die We are like you-ren aldeko kontzertuei. Emanaldiak Bizkai, Araba eta Gipuzkoako hainbat herritara hedatuko dira.
Elkartasun kontzertuen hirugarren bira Euskadin

Hirugarren biran, Juan Carlos Irizarek berriro ekin die elkartasun kontzertuei. Musikari eta konpositorea, aspaldi dabil Aita Mennirekin lankidetzan. Gure ospitaleko gaixoen bizitzari musika jartzeaz gain, orain dela bi urtetik hona irabazi asmorik gabe egiten ditu emanaldiak Ahizpa Ospitalariak Monrovian (Liberia) martxan jartzen ari diren “We are like you” proiektua babesteko.

Zaldibar, Villabona, Durango, Zestoa, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Soraluze… Eszenatoki bakoitzean, Juan Carlos Irizarrek hainbat artista elkartzen ditu inguruan, bere emanaldia desberdina eta berezia izan dadin. Hirugarren biraren lehen hitzordua maiatzaren 20an izan zen, larunbatean, Bizkaiko Zaldibar udalerrian. Bertatik, aurreikusitako programa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerri batzuetara hedatuko da. Hitzordu musikal horietara joanez parte hartu daiteke, bertan borondatez dirua emanez eta zero lerroaren bidez, LABORAL KUTXAren kontu honetan:,  ES51 3035 0001 56 0010129618.

Proiektua zehazki

 “We are like you” programaren izenak gaixotasun mentala nozitzen duten pertsonak ez estigmatizatzea du helburu. Ahizpa Ospitalariak 1966an hasi ziren Liberian lanean, “Benedict Menni” anbulatorioarekin eta errehabilitazio zentro batekin. 2014an zabaldu zen ebolaren epidemiarekin, herrialdeko osasun zerbitzuak ixten hasi ziren –horien arte “Benedict Menni” osasun etxea –, langileak zein pazienteak kutsatzeko beldurrez baitzeuden.

Aita Menni Ospitalea, egoerarekin sentsibilizatuta, lankidetza programa bat ezarri zuen Liberiarekin, Afrikako herrialde horretako Osasun Ministerioarekin koordinatuta, Benedict Menni Zentroari bere instalazioak berrirekitzen laguntzeko eta osasun mentaleko programa bat martxan jartzeko. Proiektua bost helburutan banatzen da:

–          Benedict Menni Health Center Osasun Zentroa berrirekitzea

–          Laguntza psikologikoko programak egitea

–          Eriondoko Unitatea martxan jartzea gaixotasun mentala duten pazienteentzat

–          arreta anbulatorioa osasun mentala duten pazienteentzat

–          prestakuntza programak gaixotasun mentala duten pazienteak kudeatzeko

Informazio guztia www.wearelikeyou.org helbidean