Osasun mentala

EPSZek inauteriak ospatu dituzte

Mozorroekin, torradekin, maskarekin… Beasainek, Arrasatek, Maldatxok eta Irunek bat egin zuten jaiarekin. Antzinako ospakizuna baliatu genuen hainba alderdi lantzeko: motorra, soziala, kognitiboa eta afektiboa.
EPSZek inauteriak ospatu dituzte

Aurreko urteetan bezala, gure Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroen (EPSZ) erabiltzaileek inauteriez gozatu dute bere irismen osoan. Ia gure zentro guztietan, aurrez adostasunera iritsi behar izan zuten 2020ko Inauterietako gaiak erabakitzeko eta mozorroak egiteko; gainera, horiek nola egin ere pentsatu behar izan zuten. Prozesuan parte hartzean, trebetasun sozialak lantzeaz gain, trebetasun motorrak eta kognitiboak ere praktikatzen dira.

Arrasateko EPSZ

Arrasateko EPSZn, horri guztiari sukaldaritza tailerra ere gehitu zaio, txistor jan bat eginez, garai hauetako tipikoak diren torradak prestatuz. Oso ekintza osatua izan da, berekin dakarren guztiagatik: informazioa bilatu behar da errezeta prestatzeko behar diren osagaiei buruz, erostera joan, dirua kudeatu, prestatzen den bitartean segurtasuna mantendu, tresneria garbitu… Eta amaitzeko, jakina, dastatu, behar den moduan.

Nobedade gisa, aurten lehendabiziko aldiz, erabiltzaile batzuek Udalak antolatzen duen inauterietako kartel lehiaketan parte hartu dute. Horretarako, oinarriak irakurri behar izan dituzte, diseinua adostu, lema bat pentsatu, zirriborro bat egin, materialetan pentsatu, behar direnak erosi… eta sormen handia! Halere, ezinezkoa izan da irabaztea, baina oso pozik gaude egindako lanarekin. Ez dugu aukera pasatzen utzi nahi irabazlea zoriondu gabe.

Beasaingo EPSZ

EPSZek inauteriak ospatu dituzte

Beasaingo EPSZtik, ohi bezala, Tolosara joan ginen inauterietan parte hartzera eta jendearekin giroaz gozatzera; eta erabiltzaile batzuk mozorrotuta joatera ere animatu ziren. 

Maldatxoko EPSZ

Aurten ere, Maldatxon, hainbat ekintzaren bidez ospatu ditugu inauteriak. Jaiari ekiteko, Arrasateko EPSZn bezala, tradizioak ez galtzeko, ‘ostegun gizena’ torradak egiteko aprobetxatu genuen. Hain goxoak atera zitzaizkigun!

EPSZek inauteriak ospatu dituzte

Maldatxon ere tradizio bihurtu da Tolosara joatea egun pasa, izan ere, aurtengoa seigarren urtea dugu inauterietako asteartean joaten garela. Eguraldia lagundu ez zigun arren, hori ez zen oztopo izan egunaz eta giroaz gozatzeko. Inauterietako txangoa arrakastatsua zian da berriro ere, aurrekoetan bezala, denak mozorrotuta joan baikara.

Denon artean aukeratutako mozorroa ‘Triki’ izan zen (gaileten munstroa), Barrio Sesamoko pertsonaia mitikoa. Argazkian ikusi dezakezue elkarrekin egindako lanaren emaitza. Gure erabiltzaileentzat esfortzu egunak izan ziren, baina emaitzak ongi merezi zuen: gaileten munstroen marea urdin bat izan ginen Tolosan barrena. Seguru datorren artean errepikatuko dugula!

EPSZek inauteriak ospatu dituzte

Irungo EPSZ

 Irungo Antzaran zentroan maskatara txapelketa bat egiteko aprobetxatu genituen inauteriak, gure erabiltzaile batzuk animatu egin baitziren maskarak erostera edo eurek egitera. Maskatara irabazlearen egileari, sari moduan, eskulanetarako pack bat eman zaio, bere trebetasun artistikoak garatzen jarraitu ahal izan dezan.

EPSZek inauteriak ospatu dituzte