Kalte zerebrala

Garuneko lesioen psikopatologiari buruz dugun ezagutza partekatu dugu

José Ignacio Quemada doktoreak eskuin hemisferioko lesioei lotutako asaldura psikopatologikoez hitz egin zuen Cognitive Neurosurgery Summit 2022 kongresuan.
Ponentes de la

Cognitive Neurosurgery Summit 2022 Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroak (BCBL)eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Neurokirurgiako Zerbitzuak sustatu dute topaketa, Iñigo Pomposo doktorea buru dela. Bi erakundeak lanean ari dira esna dagoen pazientearekin teknika neurokirurgikoak garatzeko, garuneko tumoreen tratamendu kirurgikoen bigarren mailako ondorioak minimizatzeko estrategia gisa. Testuinguru horretan, José Ignacio Quemada doktore eta Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna gonbidatu zuten garunaren eskuineko hemisferioko lesioen ondorio psikiatrikoez hitz egitera.

Neurokirurgiako, anatomiako eta neurozientziei lotutako beste diziplina batzuetako profesionalek maila baxuko gliomaren interbentzio kirurgikoaren ondoren funtzio kognitiboak berreskuratzeari buruz hitz egin zuten foro horretan. Munduan 300.000 lagun ingururi eragiten die garuneko tumore mota horrek. Kongresuaren antolatzaileek, tartean Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutua (IIS) zela, ospe handiko hizlari talde bat elkartu zuten hilaren 2an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.

 

Cognitive Neurosurgery Summit 2022aren kartela

Bizi kalitatea, hein handi batean, gaitasun kognitiboak kontserbatzearen mende dagoenez (ulermena, hizkuntza, memoria, arreta, etab.), beharrezkoa da kirurgiaren aurretik, bitartean eta ondoren pazientearen errendimendu kognitiboa baloratzea. Horretarako, beharrezkoa da pertsona interbentzio kirurgikoan esna egotea. Nazioarteko hizlarien artean, Hugges Duffau frantziar neurokirurgialariaren presentzia nabarmendu behar da, zeina pazientea esna dagoela egiten diren horrelako teknika kirurgikoen aitzindari eta sustatzailea baita. Berriki, Montpellierreko Unibertsitate Ospitalean duen lantaldearen emaitza onek “neuronkologia funtzional prebentibo” baten proposamena ekarri dute, mapaketa konektibo pertsonalizatuz gidatutako erresekzioan oinarritua.

Teknika horiek, BCBL eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen artean egiten den Presurgical Mapping lankidetza proiektuak bezala, neurozientzia kognitiboen eta garuneko kirurgiaren arteko lotura indartzen dute.

Sindrome neuropsikiatrikoak eta espezializazio hemisferikoa

Neurokirurgia kognitiboari buruzko topaketan, Quemada doktoreak eskuin hemisferioko lesioei lotutako alterazio psikopatologikoez hitz egin zuen.

Garuneko lesioen psikopatologiari buruz dugun ezagutza partekatu dugu

Espezializazio hemisferikoari buruzko lehen ikerketek grosso modo iradokitzen dute ezkerreko hemisferioa (EzH) hizkuntzaren ulermenaz eta adierazpenaz arduratzen dela, eta eskuineko hemisferioa (EsH), berriz, prozesu bisoespazialekin inplikatuago dagoela. Neuropsikiatriak leiho bat eskaintzen du, ia modu esklusiboan eskuin hemisferioan lesioak dituzten pazienteen artean agertzen diren sindromeak esploratzeko. Zehazki, hemigorputz plejikoaren bizipen anomaloak, hala nola anosognosia (beso plejikoa ez ezagutzea), somatoparafrenia (gorpuz adar hori pazientearena delako zentzua galtzea), edo gorputz-adar mamuak edo pertsonifikazioa (gorputz adarra beste pertsona batena delako ustea). Eskuin hemisferioko sindrome espezifikoen beste multzo batean daude pertsona edo leku esanguratsuak identifikatzearen inguruko alterazioak eta eldarniozko ideiak sortzea, ordezteari edo bikoizteari lotutako ideiekin. Capgrasen sindromea eta paramnesia erreduplikatiboa dira adibiderik argienak.

Aldaketen gaineko kontzientzia eskasa, arreta arazoak eta jokabideen desinhibizioa ere eskuin hemisferioaren lesioen bereizgarriak dira. “Eskuin hemisferioaren ekarpen emozionala ezker hemisferioarena baino handiagoa da, eta, ezker hemisferioak baino ezin duen arren diskurtso bat eratu, kontakizun bat, ezker hemisferioak ez du diskurtsoaren plangintza bermatzen. Emozioak onartzen dugun baino askoz lotuago daude funtzio exekutiboekin (plangintza), jokabide sozialarekin eta sen onarekin”, laburbildu zuen gure psikiatrak ondorio moduan.