Irailean berriro We are like you egitasmoaren kontzertu solidarioak

Juan Carlos Irizarrek, Marian Larreak eta Iñaki Revueltak hilaren 9ko emanaldia protagonizatuko dute Chillida-Lekun. Datorren irailaren 14an, 20:00etan, Gasteizko Santa Maria Katedrala Bilboko Koral Elkartearen kontzertu solidario baten jokalekua izango da.
Irailean berriro We are like you egitasmoaren kontzertu solidarioak

Udaren ostean, kontzertu solidarioen hirugarren bira hasiko da We are like you proiektuaren alde.. Juan Carlos Irizar oñatiar musikaria izango da ekitaldi nagusiaren protagonista, eta amaiera ezin hobea emango dio Osasun mentaleko eta desgaitasun intelektualeko euskal elkarteen topaketari‘, datorren irailaren 9an, Chillida-Leku museoan. Aita Menni Ospitaleko pazienteen abesbatzaren zuzendariarekin batera Marian Larrearen eta Iñaki Revueltaren ahotsak arituko dira.i

Liberiako Ahizpa Ospitalarien osasun mentalaren alde aurreikusi den programak irailaren 14an jarraituko du, 20:00etan, Gasteizen. Santa Maria katedralak Bilboko Koral Elkartearen kontzertu bat hartuko du. Ekitaldia Aita Menni – Ahizpa Ospitalariek eta Dato Económico aldizkariak antolatu dute, Santa Maria Katedralaren Fundazioaren eta Bilboko Koral Elkartearen laguntzarekin, eta bere helburua da proiekturako diru jasotzea, 10 ¤-ko emaitzen bitartez.

Irailean berriro We are like you egitasmoaren kontzertu solidarioak

Bira, berriro ere Juan Carlos Irizarren eskutik, hilaren 28an jarraituko du, Soraluzen. We are like you proiektuaren jarduera asistentziala gero eta hurbilago dago, eta bertan parte hartu daiteke hitzordu musikaletara joanez eta bertan borondatezko emaitzak eginez, edo zero lerroaren bitartez, LABORAL KUTXAko kontuan: ES51 3035 0001 56 00 10129618.