Osasun mentala

Irungo EPSZk urteko lehen bilera egin du senideekin

Topaketa zentroaren hamargarren urteurrenaren egunean izan zen. Aita Mennik kudeatutako beste EPSZetan egiten duen moduan, deialdi honetan, taldearen eta erabiltzaileen senideen arteko lankidetza estutu da eta Gabonak ospatu dituzte.
Irungo EPSZk urteko lehen bilera egin du senideekin

Aita Menni Ospitaleak kudeatutako Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako profesionalak etengabe daude harremanetan erabiltzaileen senideekin, hala ere, ohikoa da goiz bat elkarrekin ematea egun hauetan. Topaketa Irungo EPSZn izan zen joan den 22an. Funtsean senideen zerbitzura daudela eta ez alderantziz gogorarazteko egun izan zen, Vicente Hueso psikologoak esan zuen moduan.

Bileraren hasieran azalpen bat eman zuten eta bertaratutakoek AMHren jardueraren berri izan zuten. Bestalde, erabiltzaileak artatzen dituzten profesionalak ere ezagutu zituzten. Vicente Huesoz gain, Izaskun Arrese gizarte-langileak ere hitz egin zuen. Azken zazpi urteetan zentroko zuzendaria izan da eta orain Huesori laga dio bere postua. Aipamen berezia egin zuten German Baraibar psikiatrarekin, EPSZn zerbitzua emateari utzi zuelako. Beatriz Urdangarin erizainak familiekin koordinazioa izatea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen, zentroa ezartzen saiatzen diren ohitura osasungarriak “etxera eramateko”, baita gaixotasun mentalean ohiko arazoak diren eguneroko oinarrizko alderdiak ere, hala nola lo egitearekin, higienearekin eta toxikoak kontsumitzearekin (tabakoa esaterako) zerikusia dutenak. 

EPSZko abesbatzaren emanaldia: Antzaran Abesbatza

Irungo EPSZk urteko lehen bilera egin du senideekin

Aurkezpenaren ondoren festa hasi zen. Zentroko zenbait erabiltzailek eta langilek osatutako abesbatzak 8 abesti interpretatu zuten, maisutasun handiz gainera. Antzaran Abesbatza deitzen da eta irailetik daramate Leire Inza begiralearekin entseatzen kontzertu hau emateko. Antzaran Abesbatzak panderoaren eta Leire Inzaren akordeoiaren laguntzarekin abesten dute. Duela hilabete batetik Marisa Etxepareren laguntza berezia ere du. Marisa zentroko begiralea da azarotik eta abesbatzen zuzendaria duela 27 urte. Besteak beste Olentzero, Noche de paz, Txoriak txori eta Hator hator abestiak abestu zituzten eta saioaren amaieran txalo handiak jaso zituzten. Horrela, Aire tun berriro abestu zuten batera erabiltzaileek, senideek eta langileek.

Goiza amaitzeko, senideek zentroko langileekin hitz egiteko aukera izan zuen Gabonetako lunchean. 

Aita Menniko EPSZ

Irungo errehabilitazio psikosozialeko zentroak 30 plaza ditu 18 eta 60 urte arteko gaixo mentalentzat.  Aita Menni Ospitaleak gaur egun Gipuzkoan dauden Errehabilitazio Psikosozialeko lau Zentro kudeatzen ditu.

Irungo EPSZk urteko lehen bilera egin du senideekin

Irungo EPSZko langile-taldea, praktiketan dauden ikasleak barne 

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:00etara dago zabalik. Zentro horietan egindako programen helburua da gaixotasun mentala duten pertsonen bizitza ahalik eta normalizatuena izatea eta gizarteratuta egotea. Horretarako eguneroko plangintza egiten da, antolatuta eta aktiboa. “Hona gauzak egitera etortzen gara. Erabiltzaileek aurrera egin dezaten lan egiten dugu.Orain, aisialdiko jarduerak antolatzen ere hasi gara, asteburuan planik ez duten pertsonek beren aisialdia bete dezaten”, adierazi du Vicente Huesok.