Los cuatro protagonistas del documental

Osasun mentala, munduko osasuna, eskubide unibertsala

Urriaren 10a Osasun Mentalaren Munduko Eguna da. Data hori dela eta, ‘Hariak’ dokumentalaren zabalkundea egin nahi dugu, zeinean nahasmendu mentalen arreta komunitarioko gure taldeak parte hartu duen, Mondragon Unibertsitateko ikasleekin batera.

Hitzordu bat duzu osasun mentalarekin

Hitzordu bat duzu osasun mentalarekin

Urriaren 10a Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, Ahizpa Ospitalarioetatik kanpaina bat abiarazi genuen osasun mentalaren garrantziaz gogoeta egiteko eta nahasmendu mentalen aurka borrokatzen dutenak ikusarazteko eta laguntzeko.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen profesionalak eta haien anfitrioiak Bellissens Zentroan

Reusera bidaiatu dugu Bellissens Zentroaren lana ezagutzeko

Desgaitasun Intelektualaren eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitateko gure talde terapeutikoak inpresio eta esperientzia truke interesgarri batez gozatu zuen, desgaitasunaren, autismoaren eta osasun mentalaren esparruan aitzindari eta erreferente den baliabide katalan horren instalazioak bisitatu zituen egunean.

VIsta general de la sala y de los asistentes

Hasiera berantiarreko psikosiak

Manuel Martin Carrasco doktoreak helduaroko psikosiei buruzko ezagutzak partekatu zituen saio kliniko batean; nahasmendu multzo garrantzitsua da, diagnostikoari eta tratamenduari dagokienez erronkak planteatzen dituena, eta gero eta ohikoagoak izango dira, adin nagusiko biztanleria handitzen ari delako. Dementzia, deliriozko nahasmenduak, psikosi afektiboak, eskizofrenia, deliriuma, substantzien abusua, psikosi organikoak, gaixotasun sistemikoak eta

El equipo de Aita Menni

Why Not Futbol Torneoan parte hartu dugu

Aita Menni Ospitaleko eta osasun mentaleko beste zentro batzuetako pazienteek berriro jokatu zuten Why Not Fundazioak antolatutako Futbol Torneoa, osasun mentala ikusarazteko eta bizikidetza, errespetua eta antzeko balioak sustatzeko ahaleginean.

Villaverde, Zorriqueta, Solozábal eta Tebas

FEAFVek eta LaLiga Fundazioak futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerrak bultzatzen dituzte

Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) eta LaLiga Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerrak bultzatzeko, Ahizpa Ospitalarioak – Aita Mennin 2014az geroztik hainbat zentrotan egiten ari direnak bezalakoak. Horren ondorioz, adinekoen 40 egoitzak eta osasun mentalera edo kalte zerebralera bideratutako laguntza zentroek tailerrak hartuko dituzte, jokalari

Laguntza psikiatrikoari buruzko jardunaldian parte hartu dutenak

Arreta psikiatrikoaren orainari eta etorkizunari buruzko jardunaldia

Gure 125. urteurreneko ekitaldien barruan, Donostiako Aquariumak topaketa bat hartu zuen joan den hilaren 23an, eta osasun mentalaren esparruko espezialista ospetsuek parte hartu zuten. Hitzaldietan aldaketak gertatu direla adierazi zen, eta arreta psikiatrikoaren eskariak gora egin duela. Baita ere sistema soziosanitarioa dela moldatu behar dena, pertsonen beharrei erantzuteko.