Urtero legez, bolondresen eguna ospatu zen Aita Mennin

Urtero bezela, urtarrilaren 10ean ospital-bolondresen jaia ospatu zen Aita Menni Ospitalean. Aurten lehenego aldiz, Durango eta Txurdinagako zentroetako bolondresak hartu dute parte Aita Menni ospitalekoekin batera.

Jai giroan ospatu zuten eguna bolondres eta gaixoz osatutako 70 laguneko taldeak. Egunari hasiera emateko, eskerrak emateko meza izan zen eta ondoren bazkaria eta urteroko ohiturari jarraituz, dantzaldia.

Ekitaldian bolondresei esker ona adierazi zitzaien gaixoekiko erakusten duten eskuzabaltasun eta solidaritatearengatik. Gaur egun Aita Mennira 55 bat bolondres etortzen da astero eta hauek berebiziko garrantzia daukate gaixoentzako. Eskerrik asko, zuen lanagatik.