Adineko pertsona

Zaintzaileen Nazioarteko Eguna

Día Internacional de las Personas Cuidadoras

Txurdinagabarri Egoitzan azaroaren 5ean Zaintzaileen Nazioarteko Eguna dela aldarrikatu nahi izan dugu.

Egun hori aprobetxatu dugu zaintzak eta horien ardura hartzen duten pertsonak egoiliarrekin egiten dugun solasaldiaren gai nagusia izateko. Gehienbat emakumeen esku dagoen zeregin bat dela aipatu dugu, eta gure bizitzan lan hori egitea egokitu zaizkigun uneak gogoratu ditugu, bai seme-alabekin, bai gure familiako adinekoekin edo gaixoekin.

“Intocable” filma ikusi genuen. Mendekotasuna duen pertsona baten eta haren zaintzailearen arteko harremana kontatzen du.

Gainera, egoiliarrei dei egin diegu mural batean idatz dezaten zer den gehien baloratzen dutena gaur egun zaintzen dituzten pertsonetan, izan senideak, izan egoitzako langileak —laguntzaileak, erizainak, begiraleak, pastoraleko eragileak…—.