Osasun mentala

Arrasateko EPSZ Goienan izan da

Bizipen positiboa izan da eta gure erabiltzaileek jasotako tratua eta arreta nabarmendu dituzte. Hemendik aurrera, Goienara informazio bila joaten garen bakoitzean atzetik dagoen lana eta giza taldea etorriko zaizkigu burura. Mila esker Goiena Komunikazio Taldeari!
EPSZek inauteriak ospatu dituzte

Gaixotasun mental larriak maila biopsikosozialean eragiten du. Gizarte-eremua oso mugatuta egon ohi da, beraz, batzuetan gutxi parte hartzen da komunitatean; isolatzea ere gertatzen da. Aisialdiari dagokionez, aipatu behar dugu osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek aisialdi handia dutela, baina ez dute jarduera atsegingarririk egiten, ez eta bere inguruan aisialdiko baliabiderik ere erabiltzen. Arrazoietako batzuk, gaixotasunaren sintomatologia negatiboaz gain, dagoen jolas- eta kultura.-programazioa ez ezagutzearekin zerikusia dute normalean. 

Hainbat baliabide erabiltzen dira gure EPSZko pertsonei beraien denbora antolatzen laguntzen beharrezkoak diren estrategiak eta gaitasunak hornitzeko. Asteburuan aisialdiaren plangintzan laguntzen dutenetako bat Goienako agenda da, ostiral guztietan jasotzen dena.

Asteazken honetan instalazioak ikusteko aukera izan dugu Nerea eta Enekoren eskutik.  Arreta handiz eta oso modu argian azaldu digute hasiera batean nork osatzen duten taldea, nola lan egiten duten, eta Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko erabiltzaileen zalantza eta kezka guztiak argitu dituzte.

Bestalde, erredakzioa ere ikusi dugu, eta hor, Aitorrek eta Iñakik maketazioan eta diseinuan egiten duten lana erakutsi digute.

Joan aurretik platotik pasa ginen.  Han, Nereak eta Andonik telebistaren zokoak erakutsi zizkiguten.

Arrasateko EPSZ Goienan izan da

Argazkia: Goiena

Zenbait erabiltzailerentzat “bisita interesgarri eta irakasgarria izan da“. “Esperientzia positiboa, paregabea“.Bizipen horretan jasotako arreta eta tratua nabarmendu dituzte. Gainera, Goienak gure bisitaren berria argitaratu zuen. 

Ziur hemendik aurrera, Goienara informazio bila joaten garen bakoitzean atzetik dagoen lana eta giza taldea etorriko zaizkigula burura. Mila esker Goiena Komunikazio Taldeari!