Barandiaran Egoitzako adinekoek Gerra Zibileko esperientziak azaldu dizkiete gazteei
Durangoko Barandiaran Egoitzako adineko pertsonek belaunaldi arteko esperientzi interesgarri batean parte hartu dute San Antonio Ikastetxearekin. Bertan Gerra Zibila nola bizi izan zuten azaldu dute.
Gure egoiliar taldea 89 eta 101 urte arteko adina duten emakume eta gizonez osatu zen, eta Gerra Zibila lantzen ari diren ikasleek gonbidatu zituzten elkarrizketak egin eta urte haietako haien oroitzapen eta esperientziak jasotzeko, maiatzaren 8an eta 10ean egindako saioetan.
Bi saioek askorako eman zuten, eta adieneko pertsonek galderak erantzuteaz gain espontaneoki anekdota eta bizipen pertsonal ugariren berri eman zuten. Ikasleek arreta handiz entzun zituzten eta hitzordu bakoitzaren amaieran txalo zaparrada jaso zuten. Gainera, adineko pertsonetakoren bakoitzak opari bat jaso zuen esperientzian parte hartzeagatik.
Maiatzaren 8ko irudietako batzuk, Gregorio Urionaguenarekin, 101 urtekoa eta Abadiñokoa jatorriz, eta Matilde Alcortarekin, 89 urtekoa eta Berrizen jaioa: