BiciBizin parte hartu dugu

ADAMeko kirolariek ez zuten galdu nahi izan joan den asteburuan Donostian ospatu zen bizikletaren jaia. Aita Menni Kirol Elkarteko hogei kide inguruk disfrutatu zuten bi gurpilen gaineko garraioaren erabilera sustatzeko antolatutako ekintzekin.
BiciBizin parte hartu dugu

Aita Menni Kirol Elkarteko, Irungo EPSZko eta Zuatzuko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko hogei kidek baino gehiagok  osatutako talde batek parte hartu zuen maiatzaren 27an eta 28an Donostiako Zuloaga plazan ospatu zen txirringaren jaian. Begiraleen laguntzarekin, txandaka, pedalei eragin eta garraiobide garbi eta osasungarri horren erabilera sustatzeko antolatutako ekintzetako batzuetan parte hartu zuten..

Bicibizi programaren laguntzaileak dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol, Mugikortasun eta Ingurumen departamentuak, Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Donostiako Udala. Plater nagusietako bat spinning solidarioa izan zen. Spinnigeko eskola kolektiboan izena emateko dirua irabazi asmorik gabeko hainbat erakundetara bideratu zen, eta gobernuz kanpoko erakunde hartzaileak izan ziren Munduko Begiak, Egoaizia, Alboan, Medicus Mundi, Unrwa, Adeco, Calcuta Ondoan, Siriako haurtxoentzako bizkar zorroak eta Zaporeak. 

BiciBizin parte hartu dugu

Pedalei eragiten, WALY elastikoak saltzen, Naroa Agirrerekin argazkia egiten… Oso asteburu bizia gure ADAMeko kirolarientzat. 

Aita Menni Ospitalearen ekintza solidarioak ezagutarazteko, larunbatean eta igandean mahai txiki bat jarri zen, kamisetak saltzeko eta informazioa eskaintzeko Juan Carlos Irizarren kontzertuei buruz, Ahizpa Ospitalariek Liberian duten We Are Like You (WALY) osasun mentaleko proiektu solidarioaren alde. 

BiciBizin parte hartu dugu

Denek oso positibo baloratu zuten gure kirolariek jai giroko asteburu batean eta elkarrekin parte hartzea. Ariketa egin zuten, dibertitu ziren, txirringaren onurak ezagutarazi zituzten garraiobide osasungarri eta ekologiko moduan, eta egitasmo solidarioak ezagutarazten lagundu zuten, horien artean egonik Aita Menni Kirol Elkartea (ADAM) bera eta We Are Like You. Zalantzarik gabe, hurrengo edizioetan parte hartzeko prest daude.   

Ondoren Radio Euskadiko Ganbara programan Aita Menni Ospitaleko zuzendari Mikel Tellaecheri egindako elkarrizketa entzun daiteke, 1:08:30 minututik aurrera, zentroaren jarduera asistentzialaz eta WALY egitasmoaz hitz egiten. 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.