Kalte zerebrala

Geure burua zaintzen ikasten. Aita Menni Ospitalearen partaidetza duen Educa V proiektuari buruzko gogoeta batzuk

Geure burua zaintzen ikasten. Aita Menni Ospitalearen partaidetza duen Educa V proiektuari buruzko gogoeta batzuk

SARELA KALTE ZEREBRALAREN ARRETARI LOTUTAKO ERAKUNDE BAT DA, ETA AHIZPA OSPITALARIEN EDUCA V DC PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DU, ZAINTZAILEEN GAINKARGA KUDEATZEKO. PROZESUA ORAINDIK AMAITU EZ DEN ARREN, SANTIAGOTIK BIDEO BAT HELARAZI DIGUTE, LANTALDEEN LEHEN SAIOEN EMAITZA MODUAN. OSO HITZ POZGARRIAK DIRA, ESKERRIK ASKO PARTEKATZEAGATIK!

Hartutako kalte zerebrala sufritu duten pertsonen %95 inguru euren etxean bizi dira, eta lesioaren ondoren etxeko norbait arduratzen da zaintzaz. SarelaCompostelako Kalte Zerebralaren Elkarteak Educa-V DC programa aurkezteko jardunaldian parte hartu zuen; Ahizpa Ospitalarien programa bat da, eta helburua da zaintzaileak hobeto zaintzea, eta zaintzaileen gehiegizko karga prebenitzea edo murriztea.

Ekitaldia Madrilen egin zen, joan den udazkenean, eta agerian geratu zen kalte zerebrala duen senide bat zaintzen duten pertsonek gehiegizko karga nozitu dezaketela, patologiaren larritasunagatik eta iraupenagatik, eta euren bizitzan duen inpaktuagatik. Topaketaren ondoren, Sarelak proiektuan parte hartzea erabaki zuen, eta profesionalen eta zaintzaileen arteko lantaldeak sortzea, besteak beste, kalte zerebrala duten pertsonen portaera kudeatzeko estrategiak lantzeko. Azterketa oraindik ere prozesuan dagoen arren,bideo honen bitartez, Compostelako elkarteak saioetara joaten diren kideetako batzuen esperientziak partekatu nahi ditu.

HKZ duen pertsona ulertzea, atzean geratu gabe

“Oso zaila da beste aldean jartzea, baina nik ikasi egin dut beste aldean jartzea […]. Bere lekuan jartzeko gaitasuna daukat, ulertzeko gaitasuna”, dio Chon Iglesiasek, zaintzaileetako batek. “Lagungarria da jakitea hainbat baliabide daudela eta erabiltzen ikasi dezakezula”, ondorioztatu Jordi Sanchezek, bera ere zaintzailea, adieraziz garrantzitsua dela Sarelakoak bezalako profesionalek gogorarazten dietela zaintzaileei euren burua ere zaindu behar dutela, eta horrelako tresnak erabili behar dituztela.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Zaintzailearen figura oso garrantzitsua da HKZ duen norbaiten bizitzan, izan ere, eguneroko bizitzako jardueretan lagundu ohi du, hala nola garbitasunean, elikaduran, errehabilitazioan… Hainbat azterketak diote zaintzaile nagusien artean handitu egiten dela osasun fisiko zein psikikoko arazoak gertatzeko arriskua, horien artean gizartetik bakartzea eta arazo ekonomikoak. Literaturak dioenez, zaintzaileen sufritzen dituzten arazo psikikoen prebalentzia populazio arruntarenaren halako bi da, ohikoenak zainik antsietatea, depresioa, somatizazioak eta insomnioa.

Educa proiektua

Horrenbestez, Ahizpa Ospitalarien Educa proiektuak bere lan ildoa zabaltzen du, orain arte alzheimerra, eskizofrenia eta desgaitasun intelektuala –portaeraren nahasmenduarekin– duten pertsonen zaintzaileen gainkarga lantzen baitzuten, eta hemendik aurrera kalte zerebrala dutenena ere artatuko baitute. Educa V programa Ana I. Dominguez Psikologiako doktoreak azaldu zuen; bere doktore tesia, hain zuzen ere, ‘Esku hartze psikosozialeko efikaziaren diseinua eta azterketa sindrome dementziala duen pazientearen zaintzailearen gainkarga prebenitzeko edo arintzeko (Estudio Educa-Dos)’; eta Noemi Alvarez eta Marga Pascual neuropsikologoek ere parte hartu zuten aurkezpenean, HKZ duten paziente eta senideekiko tratuan adituak diren heinean.