Adineko pertsona

Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia

Día de Reyes en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Gabon hauetan, Errege Magoek oso detaile berezia eta hunkigarria izan dute Txurdinagabarri Egoitzako lagunekin.

Ekialdeko maiestateak ikertzen aritu ziren zein diren gure egoiliarren eta Eguneko Zentroko erabiltzaileen jaioterriak, eta, zerrenda osoa osatu zutenean, leku horietako argazkiak enkargatu zituzten, gero marko batean jartzeko.

Egoitzara bisitan etorri zirenean, argazki guztiak ekarri zituzten, paper gorriz bilduta, eta gure zentroko solairuak korritu zituzten, egoiliar bakoitzari oparia pertsonalki emateko.

Jakin-minez, gure adinekoek euren paketeak ireki zituzten eta, barruan zer zegoen ikusirik, emozioak eta oroitzapenak azaleratu ziren. Bilbo, Gernika, Barakaldo, Basauri, Portugalete, Donostia, Huelva, Kantabriako herriak, Extremadura eta Galiziakoak… elizak, monumentuak, ibaiak, plazak, zubiak… Irekitako opari bakoitza gure adinekoen haurtzaro eta gaztarorako leiho bat zen, haien bizipen eta oroitzapenetarako leihoa, eta, askotan, emozioak iraganeko pasadizo eta istorioekin azaleratu ziren, baita esker oneko malkoekin ere.

Orain, Errege Magoei esker, gure egoiliarren geletan, izan derenetik eta bizi izan dutenetik pixka bat gehiago dago.

 

Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia Gure adinekoak hunkitu zituen Erregetako oparia