Irungo EPSZko erabiltzaileak, Nagusilaneko laguntzaile

Adineko pertsonei edo mugikortasuna urrituta edo desgaitasun intelektuala dutenei laguntzen diete txangoetan disfrutatzen. Boluntariotza horretan partaide izateak baliagarri direla sentiarazten die, eta gehien gustatzen zaien jardueretako bat da.
Irungo EPSZko erabiltzaileak

Aurten berriro ere, azken lau hilabeteetan, Irungo EPSZko erabiltzaileen talde batek aukera izan du Nagusilanen adineko pertsonei edo mugikortasun urritua edo desgaitasun intelektuala dutenei laguntzeko, hainbat txangotan disfrutatzen lagunduz. Boluntariotza horren barruan txangoak egin dituzte, eta beraiek parte hartu dute, gure komunitateko hainbat egoitza eta zentrotako lagunei lagun eginez eta lekualdatzen lagunduz. Oiartzungo Aiako Harria Parke Naturalean Arditurriko meategietan egindako bisita izan da horietako bat. Zentrotik irteten direnean asko disfrutatzen dute beti, baina gehien gustatzen zaien ekintzetako bat hau da, izan ere, baliagarriak direla sentiarazten die, Nagusilanek egoitzetako erabiltzaileei egun berezi bat igarotzeko eskaintzen dien aukeran parte hartuz.

Nagusilan elkarteak ‘zahartzaro aktiboa’ praktikatzen duten 1.000 adineko baino gehiago elkartzen ditu, beraien denboraren zati bat eskaintzeko maitasuna edo konpainia behar duten beste adineko batzuk laguntzeko, animatzeko eta entretenitzeko.