Justizia teraupeutikoaren bidean. Auzi penalak dituzten paziente psikiatriko larrien arretari buruzko jardunaldia

Aita Menni gaixotasun mental larria duten, delitu-egintzak egin dituzten eta agindu judizial batengatik babestu behar diren pertsonei laguntza psikiatriko espezializatua ematen dion lehen osasun-zentroa da.
Justizia teraupeutikoaren bidean.  Auzi penalak dituzten paziente psikiatriko larrien arretari buruzko jardunaldia

Aita Menni Ospitaleak antolatuta, Donostiako Aquariumean erakundeen arteko elkarrizketa-jardunaldi bat egin zen, Gipuzkoan zigorren bat bete behar duten paziente psikiatriko larriei arreta nola ematen zaien aztertzeko. Ekainaren 4ko goizean zehar zenbait profesionalek garapen-arloak eta delituren bat egin duten baina bere ekintzen erantzuleak ez izateagatik edo delitua saihesteko gaitasunak ez izateagatik egozgarriak ez diren gaixotasun mentaleko pertsonek behar dituzten arreta-beharrak azaldu zituzten.

Jardunaldiaren hasieran Aita Menni Ospitaleko zuzendari kudeatzaileak, Mikel Tellaechek, ongietorria eman zien bertaratutako ehun profesionalei. Gehienak, Euskadiko Justizia Administraziokoak eta hainbat zigor- eta lan-esparrutakoak ziren. Ondoren, ikus-entzunezko batean Aita Menniren Legezko Psikiatria Unitatea (UPL) erakutsi zuen. 2013. urtearen amaieran inauguratuta, gaixotasun mental larria duten eta agindu judizial batengatik segurtasun-neurriekin zaindu behar diren pazienteak ospitale batean artatzen duen lehen unitatea da. Bideoan zenbait datu eman ziren: Espainian, 5.000 preso inguruk gaixotasun larri bat dute, eta 21.000k (68.000tik) tratamendua jasotzen dute psikofarmakoekin. 

Eredu barneratzaile baten alde

Iñaki Subijanak, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidenteak, “justizia terapeutikoaren” kontzeptua sartu zuen, eta zigor-sistema -erkidegoaren funtsezko interesak babesteko diseinatutako arau-multzoa- baztertzailea edo barneratzailea izan daitekeela azaldu zuen. Diziplinez gaineko bigarren eredu horrek, denboraldi baterako zaintza baten ondoren, bizikide izateko aukera ematen dio arau-hausleari, berriro deliturik egin gabe.  Horretarako, osasun-sistema behar du, berriro erortzeko arriskuak mendekotasunekin eta patologiekin, edo biekin aldi berean lotura duelako. Sistema judizial honek, zer egin behar den ezartzen du, sanitarioak non egin behar den, eta biek erabakitzen dute nola egin“, laburtu zuen.

José Mª Begiristainek, Gipuzkoako Plangintza eta Ebaluazio Zerbitzuko buruak, koordinazio sanitario eta judizialari buruz hitz egin zuen, eta “ezinbesteko” baliotzat hartu zuen patologia duala (buru-nahasmendu larria eta toxikomania) eta berariazko konfinamendu-eskaerak dituzten beharrak artatzeko, horrela errehabilitatu ahal izateko.

Legezko arazoak dituen gaixotasun mentalaren duintze-prozesuan murgilduta gaude. Askatasun-ereduak kemen handiagoa eskatzen badu ere, guztiok atxikitzen gara”, adierazi zuen Aita Menni Ospitaleko zuzendari medikoa den José Ignacio Quemadak. 

Justizia teraupeutikoaren bidean. Auzi penalak dituzten paziente psikiatriko larrien arretari buruzko jardunaldia

Zentzu horretan, LPU, adierazitako beharrei erantzuteko sortu da. Iñaki Madariaga doktore arduradunaren arabera, “erakundeen bateratzearen” adibide bat da. Madariagak gaiaren inguruko iritziak biltzeko balio izan zuen mahai-inguru interesgarria koordinatu zuen. “Espetxea ez da leku egokia pertsona horiek errehabilitatzeko; arau-hausleak dira, baina ez delitugileak”, azpimarratu zuen Javier Garcíak, Donostiako Espetxeko zuzendariak. Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuko gizarte-langilea den Ana Gastonek gogoratu zuen zerbitzu horrek, espetxearen beste aukera batzuez baliatzen diren pertsonei zigor-erantzukizunak betetzen laguntzeko balio duela. Álvaro Iruinek, Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendariak, erakundeen artean harreman eta konfiantza handiagoa behar dela nabarmendu zuen. Garbiñe Argañak, Aita Menni ospitaleko paziente baten izebak, auditoriuma hunkituta utzi zuen, izan ere, gaixotasun mentalaz gain droga-mendekotasuna ere duen gaixo bat duen familia batek duen ezintasun- eta uzte-sentsazioa azaldu zuen.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Aita Menniko LPU unitateak 10 plaza ditu gizon eta emakumeentzat (20 arte handi daiteke). Unitate horretan sartzen diren pertsona gehienek eskizofrenia paranoidearen diagnostikoa dute, eta orain arte familiengandik urrun sartzen ziren, ehunka kilometrotara, Fontcalenteko edo Sevillako espetxe psikiatrikoetan.

Jardunaldira pertsona ospetsu ugari bertaratu ziren, horien artean Rafael Uribarren, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria eta Ruth Alonso, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko epailea.