Adineko pertsona

Kontu kontari Begoñazpi ikastetxean

Cuentacuentos en el colegio Begoñazpi

Belaunaldiarteko Programaren ekintzen barruan, ekainaren 11n, Txurdinagabarriko egoiliarrak Begoñazpi ikastetxera joan ginen, ipuinak kontatzeko jarduera egitera, lehen hezkuntzako lau gelatan.

Aurrez, Egoitzan ipuinak prestatu genituen, baita hainbat txotxongilo ere, narrazioari laguntzeko, Belaunaldiarteko Programan parte hartzen duten ikasle zaharragoekin.

Bi taldetan banatu ginen. Talde bakoitza bi gelatan izan ginen, eta gela bakoitzean bi ipuin irakurri genituen.

Lehendabizi, irakaspen bat zuten ipuinak irakurri genituen, eta ondoren haurrek galderak egin zizkiguten gure bizitzari buruz, eta guk atsegin handiz erantzun genien. Harritu ginen haurrek nolako jakin-mina erakutsi zuten, beraiek bezala, haur ginenean nola bizi ginen kontatu genienean. 

Kontu kontari Begoñazpi ikastetxean Kontu kontari Begoñazpi ikastetxean Kontu kontari Begoñazpi ikastetxean