Osasun mentala

Maldatxoko baratzea

Oso-oso gustuko dugu jarduera hau, naturarekin harremanetan egoteko aukera ematen digulako. Maldatxoko EPSZn, arrazoi terapeutikoak tarteko, baratze bat sortu dugu, eta erabiltzaile guztiak arduratzen gara horretaz, eta oso produktu onak eta ugariak lortu ditugu bertatik.
Maldatxoko baratzea

Beste urte batez, maiatzetik aurrera, Maldatxoko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan, Donostian, gogor hasi ginen lanean, gure baratzean hainbat barazki ereiten, eta, bi hilabetez zaindu eta itxaron ondoren, fruituez gozatzen ari gara.

Ekintza terapeutiko bat da EPSZ barruan egiten direnen artean, eta naturarekin harremanetan egoteko eta aire zabalean lan egiteko aukera ematen digu. Horregatik dugu gustuko baratzea zaintzeko lana egitea, fisikoki asko eskatzen duten arren. 

Denbora horretan letxugak, tomateak, piperrak, piper berdeak, kalabazak eta kuiatxoak erein ditugu. Oraingoz ez dugu ereindako guztiaren uzta lortu, baina landareek hazten jarraitzen dute, eta, denborarekin, espero dugu jarri ditugun barazki guztietatik fruituak jasotzea. 

Hazkuntza prozesua gogorra izan da, meteorologiak ez baitu lagundu. Euri asko egin du eta, horregatik, prozesu guztia geroratu egin da. Halere, ez diogu txokoa zaintzeari utzi, behar izan denean ureztatu dugu, eta irteten ziren belar txar guztiak kendu ditugu. 

Maldatxoko baratzea