Mondragon Unibertsitateak eta Aita Mennik lankidetzan dihardute gaixotasun mentala duten pertsonenganako estigmaren aurkako borrokan

‘Zarena Gara’ film laburra bi erakundeek 2017/2018 ikasturte honetan hasi duten lankidetza proiektuaren fruitua da. Emaitza ikusita, denboran luzatuko dela espero dugu.
Mondragon Unibertsitateak eta Aita Mennik lankidetzan dihardute gaixotasun mentala duten pertsonenganako estigmaren aurkako borrokan

Azken hamarkadetan gaixotasun mentala lantzeko lortu diren aurrerapen sozial eta terapeutiko guztiak gorabehera, gaixotasuna sufritzen duten pertsonenganako estigma soziala oso presente dago gizartearen esparru guztietan, eta, jakinda gaur egun ikus-entzunezkoek iritzi publikoan duten garrantzia, proiektu hau martxan jartzea erabaki genuen, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan (MU), Ikus-entzunezkoen Graduan, gure gizartean hain presente dagoen arazo honen zabalkundea egiten laguntzeko.

Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko kidea da, Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren koordinatzailea da, eta berak bultzatu zuen prozesua, ulerturik bi erakundeetan interes sozial nabarmena dagoela, eta Aita Mennik proposatutako gaiak (gaixotasun mentalaren estigmaren aurka borrokatzea) bere erakundeak ezarritako irizpideak betetzen zituela.

MUren asmoa da kolaboratzaile moduan agertzen diren erakunde eta enpresekin egindako proiektu guztiak gradu amaierako lanaren parte izatea (GAL). Lan hori egin beharrekoa da ikasleek Unibertsitate Graduko ikasketak burutu ahal izateko.

Lankidetza prozesua 2017ko azken hiruhilekoan hasi zen, eta, fase horretan, talde terapeutiko komunitarioko hainbat kidek (eguneko Zentroa, EPSZ, Etxe Babestua) proiektuaren oinarrizko ideia aurkeztu zieten Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko laugarren mailako ikasle guztiei: “Elkarrekin jardun behar dugu ikus-entzunezko ideia bat sortzeko, gaixotasun mental larriaren estigma sozialaren aurka borrokatzen laguntzeko”.

Xede horrekin osatutako lantaldeko kideak dira Idoia Astigarraga (MUko irakasle eta tutore akademikoa), Saioa MuruaJon Garate eta Iratz Urkizu (MUko ikasleak) eta Vicente Hueso (proiektuaren tutorea, AMOkoa).

Proiektuaren ideia asmatu, sortu, erabakiak hartu eta gauzatzeko prozesua 2018ko lehen seihilekoan egin da, eta amaierako emaitza, “ZARENA GARA” (film laburra), uztailaren 12an aurkeztu zen, lehenik eta behin MUko bertako epaimahai akademikoaren aurrean, eta ondoren Aita Mennin.

Mondragon Unibertsitateak eta Aita Mennik lankidetzan dihardute gaixotasun mentala duten pertsonenganako estigmaren aurkako borrokan

Proiektua posible egin duten irakasle, ikasle eta Aita Menniko profesionalen taldeak aurkeztu zuen filma Ospitaleko ikasgelan.

Vicente Huesok, Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroen arduraduna eta proiektuaren koordinatzailea den heinean, proiektuaren garapena kontatu zuen: hainbat astetako ‘murgilketa’ egin ondoren, zeinean ikasleek zuzenean ezagutu zituzten gaixotasun mentala duten pertsonek egunerokoan dituzten arazoak, eta zeinean ezagutu zuten osasun mentalaren profesionalek gaur egun egiten duten lanketa terapeutikoa, erabaki zen film labur bat egitea, biztanleen zati handi batek gaur egun oraindik ere gaixotasun mentalaren inguruan daukan pertzepzio negatiboa aldatzen laguntzeko. “Ez baditugu uste eta jarrera estigmatizatzaile horiek aldatzen, gaixotasuna sufritzen duten pertsonen eta familien bazterketa eta bakartze sozialak presente jarraituko du beraien bizitzetan”

SaioaJon eta Iratzek, ‘ZARENA GARA’ film laburrean, ikuspegi positiboa baina erreala planteatzen dute, estereotipo estigmatizatzaileetatik urrun, eta ikuspegi humano baten alde egiten dute, non gaixotasun bat sufritzen duen pertsona bat eren gainetik PERTSONA baita, bere ahalmen eta mugekin, eta tratamendu eta kanpoko laguntzen beharrekin, bizitza autonomoa eta erabatekoa bizi ahal izateko, edozein gaixotasun fisiko edo mental sufritzen duten gainerako pertsona guztiak bezala.

“Lortu nahi dugu edonolako desgaitasuna duten pertsonek gure gizartean parte hartzea, berdintasunetik abiatuta, gainerakoen eskubide eta aukera berberekin”.

Filmaren hartzaileak dira oraindik uste dutenak gaixotasun mental bat duten pertsonek ezin dutela parte hartu gizartean modu aktiboan eta berdintasunez, eta gure ingurune sozial komunitariotik urrun bizi behar direla.

Mondragon Unibertsitateak eta Aita Mennik lankidetzan dihardute gaixotasun mentala duten pertsonenganako estigmaren aurkako borrokan

Begiak irekitzeko film laburra

‘Zarena Gara’ da film laburraren izenburua: gaixotasun mentalaren erretratua egiten du, gizakiak sufritzen dituen beste gaitzen pareko. “Uste dugu ikus-entzunezkoaren formatua oso bitarteko egokia dela ezagutarazteko gaixotasun mental larria duten pertsona askok bizimodu guztiz normala egiten dutela, gaur egun tratamendu mediko, psikologiko eta sozial egokiak daudela bateko eta besteko mugak gainditu ahal izateko, eta ikuspegi soziala aldatu egin behar dela, inor ez dadin diskriminatuta egon edozein motatako gaixotasuna edo desgaitasuna duelako”.

“Asko ikasi dugu, eta esperientzia begiak irekitzeko balio izan digu”, azpimarratu zuten filmaren sortzaileek.

Lerro hauek baliatzen ditugu ikus-entzunezkoa posible egin duten pertsonei eskerrak emateko, hau da: gure zentro komunitarioetako erabiltzaileakMondragon Unibertsitatea, bereziki AitorIdoiaSaioaIon eta Iratz; aktoreak, bereziki filmaren protagonista Ina Juaristi, Caritas Arrasate bezalako erakundeak eta bere boluntarioak; eta proiektuan parte hartu zuten Aita Menniko pertsonak eta unitateak.

Orain, zabalkundea ondo egiteko estrategia diseinatzea falta zaigu, gure asmoa delako biztanleria orokorrera iristea. Aurki, ‘Zarena Gara’ gure webgunean ikusi ahal izango da.