Adineko pertsona

Gabonetan, Bilbon paseoan

Salidas navideñas de la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Abenduan zehar, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan hainbat irteera egin genituen Bilbora, Gabonetako giroa ikusteko.

Egin genituen bisitetako bi izan ziren Atxuri auzoko Eliz Museoa, eta jaiotzen erakusketa Aste Santuko Pasoen Museoan, Iturribide kalean.

Eliz Museoak Bizkaiko eliza, ermita eta komentuetako arte sakroko piezak erakusten ditu. Objekturik zaharrenak XII. mendekoak dira, eta dagoen bilduman 2.300 obra baino gehiago daude, horien artean erlijio gaietako pinturak eta eskulturak, eta kultuko objektuak, hala nola kalizak, gurutzeak, intsentsu ontziak, kutxak eta baita objektu apaingarriak ere.

Pasoen Museoan jaiotzen erakusketa ikusi ahal izan genuen, baita Bilboko Aste Santuko pasoak osatzen dituzten 31 tailak ere.

Gainera, hainbat egunetan txokolatea eta txurroak hartzera joan ginen Areatzako txurro dendara, eta euria egin zuen egun batean, paseoaren ordez, Zubiarte merkataritza gunera joan ginen, hor ere dekorazio berezia egoten baita Gabonetan. Eguraldi txarretik babestuta, dendei ikusi pasada bat eman ahal izan genien, eta zerbait beroa hartu genuen.

Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan Gabonetan, Bilbon paseoan