Gazteei drogen kontsumoaren arriskuaz jabetzen laguntzen diegu

Aita Menni Ospitaleko profesionalek eta pazienteek droga-mendekotasunak prebenitzeko jardunaldiak eskaini dituzte Arrasaten.
Gazteei drogen kontsumoaren arriskuaz jabetzen laguntzen diegu

Vicente Huesok, Aita Menniko Eguneko Ospitaleko psikologo kliniko buruak lan-jardunaldi bat eskaini zizkien ikasleei drogei eta haien eraginei buruz hitz egiteko Arrasateko Eguneko Ospitaleko lau pazienterekin batera. Taldea Azpeititik etorri zen, eta Lanbide Heziketako heziketa-zikloak egiten ari diren 18 neska-mutilez (16 eta 18 urte artekoak) eta bi irakaslez osatuta zegoen.

Ikasleekin batera Azpeitiko Udaleko gizarte-langileetako bat egon zen, Ainhoa Etura, bisita hori antolatu zuena. Udaleko Gizarte Zerbitzuak Aita Menni Ospitalearekin jarri ziren harremanetan, duela zenbait urtetatik mota horretako saioak egiten ditugula badakitelako. Beste bi hitzaldi gehiago eskatu dituzte, eta haietara zenbait zentrotako 80 ikasle inguru joango dira. 

Esperientziarekin eta datuak

Mota horretako hitzaldietan ohikoa denez, Vicente Hueso psikologoak saioa zuzendu eta lehen zatiaren sarrera egiten du. Gero, Eguneko Ospitalera joaten diren zenbait pazientek parte hartzen dute. Kasu honetan, hauek izan ziren:  Younes, Alberto, Gorka eta Unai. Belaunaldi horrek aurre egin behar dien substantzia ohikoenei eta arriskutsuenei buruz hitz egin zute, hau da, alkoholari, tabakoari eta haxixari buruz. Gero, diseinuko drogei buruz aritu ziren, hala nola estasiari, speed eta modan jartzen diren bestelakoei buruz. Zerez osatuta dauden oso ongi ez dakigunez, “arriskutsuagoak” dira, ohartarazi du Huesok. 

Izan ere, horiek kontsumitzeak eta haiekiko mendekotasunak “arrisku handiak dakartza maila guztietan, bai fisikoetan bai psikologikoetan; nerabearen garapen arrunta eteteaz gain, haien bizi-etorkizuna eragozten dute”. Gure psikologoak premiaz esku hartzea eskatzen duten intoxikazio akutuko egoerei buruz ere hitz egin zuen, eta gogoratu zuen iraunkortasunez kontsumitzen bada, neska-mutilen bizitza-etorkizuna apur dezaketela, senideengan izaten duen eraginaz ahaztu gabe“.

Ikasle eta irakasleen harrera oso ona izan zen eta denek parte hartu zuten. Amaieran, beti bezala, azalpenak entzuteak lagundu zituen galdetu zitzaien bertaratutakoei.  “Eta gure ustez, baietz da erantzuna, datu teknikoen bidez eta bizi-esperientziaz baliatuz ematen zaien informazioa oso aberasgarria dela. Neska-mutil asko argi identifikatzen dira Eguneko Ospitaleko erabiltzaileekin, mota horretako substantziak dagoeneko probatu dituztelako, edo arrisku handian dauden kideak ezagutzen dituztelako. Ikasleen azalpenek ere gazteen arazoa gaur egungo arazo moduan jartzen laguntzen dute”, azpimarratu du Vicente Huesok.

Mota honetako topaketekin AMHtik espero dugu mendekotasunak eta haien ondorioak neurri batean prebenitzen laguntzea.