Eguneko ospitalea

Eguneko ospitalea

Asistentzia psikiatrikoaren gertatu berri den historia bi ardatzen inguruan mugitu da: Erakunde psikiatrikoak eta oinarrizko asistenziarako gizarte zentroak, erakunderatzearen alternatiba moduan. Hurrengo psikiatria unitateak gehitu dira Ospitale Orokorretan eta pazienteentzako babestutako etxebizitzak. Nabarmen Erdibideko Egiturak deritzaienak ere aipa daitezke. Hauek, ospitaleratze eta anbulatorio gisako oinarrizko asistentziaren artean daude, eta ospitaleratzea behar ez duten pazienteak sakonki artatzea ahalbidetzen dute.

Tradizioz Erdibideko Egiturek Eguneko Ospitale eta Zentroak bildu dituzte, egitura fisiko berean batuta, erabilera anitzeko eguneko estruktura izena jasoz. Honela, Deba Garaiko psikiatria zirkuitoan ekipamendu gabeziarekin ohartuta Aita Menni Eguneko Ospitalea sortzea pentsatu zen.

Eguneko Zentroa-Ospitalea 1991an sortu zen. Barneratze psikiatrikoa behar izan gabe, Osasun Mentaleko Zentroek eskaini dezaketena baino arreta orokor eta intentsiboagoa behar duten pazienteei zuzentzen da.

Honela hasieran bi programa ezberdin planteatu ziren: Eguneko Ospitalea, gida-ardatz moduan jarduera psikoterapeutikoduna zuena, eta Eguneko Zentroa, errehabilitazio ildoko jardueraduna. Hala ere 1994.urtean, errealitate errealitatearen ezagutza hobeagaitik, burututako berraztertze sakonaren ondoren beste proiektu asistentzial berri bat jarri zen abian. Honen helburua pazienteen dinamika eta eboluzioari eta gizarte zentro eskaerari erantzuna ematea zen.

Lehenengo urteetako esperientziaren ondoren, gizarte errealitatearen ezagutza hobearekin eta autokritika prozesuan eta kalitate asistenziala hobetze asmoz, 1994.urtean zentroko egituraren eta funtzionamenduaren berraztertze sakona hasten da. Prozesu hau planteamendu asistentzialean aldaketa batean isladatzen da, zeinak 1995.urte hasieratik abian jartzen den proiektu asistentzial berri batera eramaten duen. Honen helburua pazienteen dinamika eta eboluzioari eta gizarte zentroen eskaerari erantzuna ematea zen.

Orduan eskizofreniaren arazo ezberdinak dituzten paziente taldeak onartzearen beharra planteatzen dugu, honetarako plangintza psikoterapeutiko orokorrak aplikatuz, betiere helburu errehabilitatzaileak lehentasuna duelarik.

Ordutik pazientearen tratamenduaren barruan oinarrizko errehabilitazio ezaugarriak sartzen ditugu, esaterako, erizaintza eta monitoreen laguntzarekin, paziente bakoitzarentzako plangintza banakakoagoak ezarriz, diziplina-anitzeko eta flexibilitate ikuspuntutik, pazitearen une ebolutiboen arabera.

Honela, gure Eguneko Ospitaleko helburua bikoitza da: Batetik, gure ingurune sozio-sanitarioan paregabeko plangintza bat eskainiz zerbitzu publikoetatik egiten dizkiguten eskaerei ahal den neurrian erantzuna ematea; eta bestetik, eta gaixo psikiatrikoen tratamendu eta errehabilitazioan oinarritutako kalitatezko osasun asistentzia mantentzea.

Gaur egungo programa ondorengo ezaugarri orokorrak betetzen dituzten pazienteek jaso dezakete:

  • Desoreka mental sakona izatea.
  • Gizartean bizi ahal izateko besteko autonomia pertsonala izatea, familiako laguntzarekin edo gabe, eta zentrora norbere kabuz joatea. Gehienak beren familiarekin bizi dira.
  • Gutxieneko introspekzio ahalmena izatea bere borondatez zentrora etortzea bere gain hartzeko.

Baztertze ezaugarriak izango lirateke, edo gure ustez ezinezkoa da pazineteak onaertzea, beren borondatez ez datozenean edo beraien jarrrerak beste zentroko kideak larriki kaltetzen dituenean.

Halaber, gure ustez ez gaude pazienteak artatzeko prestatuta ondoren aiputatutako kasuetan: Patologiatzat, soilik sustantzia toxikoen menpekotasuna, atzerapen mentala edo dementzia dutenean, kasu hauetarako prestatuago dauden egiturak bait daude.

Eguneko Ospitaleak gaur egun modu anbulatorioan 30 paziente artatzeko ahalmena dauka.

Momentu honetan, paziente taldea nahiko gaztea da, 18 eta 55 urte bitartekoak dira, bi sexutakoak. Desoreka mentalaren barruan dauden espektro guztiak biltzen dituen diagostikodunak daude (Pertsonalitate desoreka, jarrera desorekadun atzerapen mental leve-moderado, desoreka psikotikoak, afektibitate desorekak...).

Pazienteek banakako zein taldekako abordaia terapeutiko baten onurak jasotzen dituzte. Gainera eskaintza zabaldu dugu helburu bikoitza duen tailer batekin: Okupazionala eta errehabilitatzailea, pazienteak tailer normalizatu edo babestu bat hautatu dezakenean.
 
Lan-talde terapeutikoaren lana diziplina-anitzeakoa da eta bertan lan-taldea osatzen duten profesional guztien parte-hartze koordinatua ematen da: Psikiatra, erizaina, gizarte laguntzailea, monitorak eta psikologo klinikoa (zentroko arduraduna).
 
Pazientearen sarrerarekin, banakako arreta plangintza egin baino lehenago, ebaluazio integra egiten da, bere eboluzioaren arabera alda daitekeelarik. Honek, ezaugarri psikopatologikoak, psikologikoak eta osasunekoak hobetze du helburu eta ahal den neurrian gizarte-lanera berritzultzea.