Gure zerbitzuen nota oso ongi altua izan da azken gogobetetze inkesten arabera

2018an 1.039 elkarrizketa egin dira telefonoz 27 zerbitzuri buruz. Ekitaldiaren itxieran balantzea egin dugu, erabiltzaileek, pazienteek eta senideek gure arretari buruz duten iritzia jakin ondoren.
Gure zerbitzuen nota oso ongi altua izan da azken gogobetetze inkesten arabera

Hiru urtean behin, Aita Menni Ahizpa Ospitalariak erakundeak inkestak egiten ditu pazienteen senideen artean.  2018an 1.039 elkarrizketa egin dira telefonoz 27 zerbitzuri buruz, gure erabiltzaile, paziente eta/edo senideen iritzia jakiteko hogei itemen inguruan, gure zentroetan jaso duten arretari buruz duten gogobetetze maila orokorra jakiteko. Gure Kalitate eta Pazientearen Segurtasuneko arduradun Susana Fernandez Mongek helarazi zizkien emaitzak Zuzendaritza Kontseiluari eta talde asistentzialei.

Familiei egindako inkesta kopurua aurreko urteetakoa baino askoz handiagoa izan da: 2012an 822 eta 2015ean 680. Elkarrizketak kanpoko enpresa espezializatu batek egiten ditu, Egonaldi Ertainekoak eta Kalte Zerebraleko Unitatekoak izan ezik, horiek altaren momentuan egiten baitira. Ospitaleratze osoko zerbitzuetan, gogobetetze indize globala 7,47 baino gehiago izan da, eta lortutako puntuaziorik altuena 8,98 izan da. Ospitaleratze partzialeko notarik baxuena 7,65 izan da, eta altuena 9,11, eta zerbitzu anbulatorioan 8,59 eta 8,70 artean dago.

Baloratutako itemak

20 alderdi baino gehiago baloratu dira. Ikus ditzagun:

1G. Gune komunetako erosotasuna (TB gela, jangela, bisita gunea)

2G. Logelaren erosotasuna 

3G. Zentroaren garbitasuna

4G. Janariaren aukera eta kalitatea

1Z. Kafetegi zerbitzua

5G. Senidearen arroparen zaintza eta garbiketa

6G. Senidearen gauzei eskaintzen zaien errespetua eta zaintza

7G. Artatzen duten profesionalek senideari eskaintzen dioten arreta

8G. Ekintzak eta tailerrak egokiak dira senidearen egoerarako

9G. Profesionalek senidearen eskakizunei erantzuteko prestasuna eta azkartasuna

10G. Zure senidearentzat positiboa da zentroa egotea

11G. Senideak profesionalen aldetik jasotzen duen tratua

12G. Senidea tratatzeko duintasuna –errespetua eta intimitatea–

13G. Zure senidea artatzen duen taldearen profesionaltasuna

14G. Zure sendiaren egoera sanitarioari eta bilakaerari buruz ematen dizueten informazioa

15G. zentroaren funtzionamendu eta antolamendu arauei buruz ematen dituzten informazioa

16G. Profesionalen aldetik zuk jasotzen duzun babesa eta arreta

17G. Zentroaren telefonozko arreta –arreta ordutegia, erantzuteko azkartasuna…–   

18G. Bisita ordutegia

19G. Zure kexa eta iradokizunei erantzuteko modua eta azkartasuna

20G. Oro har, zein da zure gogobetetze maila globala zentroari buruz?

2Z. Zein da zure gogobetetze maila euskararen erabilerari buruz?

Inkesta amaitzeko, galdetzen zen ea gure zentroa gomendatuko liekeen beharra duten beste pertsona batzuei, eta erantzun positiboak %80tik gorakoak izan ziren zerbitzu guztietan.

Lehendabiziko aldiz, 2018an euskararen erabileraren inguruko gogobetetzeari buruz galdetu da. Arrasateko EPSZk lortu du arlo horretako puntuaziorik altuena (9,08).

Erantzunen %16tan zerbitzu edo dispositibo baten faktoreek 9 baino puntuazio altuagoa lortu dute. Puntuaziorik onenak Soraluzeko Eguneko Zentroan, Irungo EPSZn, Villabonako Egoitzan, Bilboko Neurorrehabilitazio Zentroan eta Arrasateko EPSZn eman dira, beste zerbitzu batzuen artean. Prozesu asistentziala garatzeari dagokionez, familiek ondoen baloratu dituzten alderdiak izan dira tratua, duintasuna, ekintzen egokitasuna, profesionaltasuna eta informazioa, garbitasunaz, gune komunetako erosotasunaz eta telefonorako ordutegiaz eta arretaz gain.

Gure zerbitzuen nota oso ongi altua izan da azken gogobetetze inkesten arabera

Lanean jarraitzen dugu

Inkesten emaitzak gogobetetzea neurtzeko beste adierazle batzuekin osatzen dira, hoien artean egonik kexak, erreklamazioak eta iradokizunak, gogobetetzearen zeharkako adierazleak, etab. Horiek urtero baloratzen dira. 

Balorazio onak gorabehera, badakigu hobetzeko arloak dituguna, eta horretan lanean jarraitzen dugu, gure erabiltzaile, senide eta lankide ditugun erakunde bezeroekin dugun konpromisoaren barruan.  Horretarako, funtsezkoa da euren iritziak ezagutzea, eta ezagutza horretan sakontzen jarraitu behar dugu.

Horregatik guztiagatik, eskerrik asko berriro ere gure inkestei erantzuten dieten pertsonei, beraien iritzi eta ekarpenekin hobetzen jarraitu dezakegulako, baita Aita Menniko profesionalei ere, beraien profesionaltasun eta konpromisoagatik.