Desgaitasun intelektuala

Inauteriak baliatu ditugu sindrome metabolikoa prebenitzeko lanean jarraitzeko

Frutek eta barazkiek oso eszena atsegina protagonizatu zuten. Emanaldia ospitaleko ekitaldi aretoan egin zen, eta bertaratuen txaloak eta umore ona ez ziren falta izan.
Inauteriak baliatu ditugu sindrome metabolikoa prebenitzeko lanean jarraitzeko

Ohitura onak ez huts egiteko, beste urte batez inauteriak ospatu genituen Aita Menni Ospitalean. Eta, egun batzuk igaro diren arren, gure ospakizuna partekatu nahi dugu espazio honetan. Aurten aukeratu dugun gaia frutak eta barazkiak izan dira, eta, horrenbestez, ospitaleko txoko guztiak apaindu ziren, jai giroa sortzeko. 

Aukera hori ez zen txiripa izan, urtean zehar sindrome metabolikoa prebenitzeko egiten dugun lana jarraitzeko helburuari erantzuten baitio. Proiektu horretan ospitaleko profesional guztiek hartzen dugu parte hainbat jardueraren bitartez, izan informatiboak zein dinamikoak, eta, horrela, osasun ona edukitzeko hezten eta mantentzen laguntzen dugu, gerta daitezkeen arazo somatikoak prebenitzeko.  

Jantzirik dotoreenak lortzeko lan eta ahalegin handiaren ondoren, jaiari eman genion hasiera, ospitaleko unitate guztien partaidetzarekin. 

Inauteriak baliatu ditugu sindrome metabolikoa prebenitzeko lanean jarraitzeko

Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko taldea eta inauterietako apaingarriak. 

Jaian parte hartu edo publiko moduan joan ziren lagun guztien alaitasuna funtsezkoa izan zen arratsaldea modu dibertigarrian igarotzeko. Unitate bakoitzak azken hilabeteetan prestatutako dantza koreografiak erakutsi zizkien bertaratutakoei, mota guztietako abestiekin, izan bertsio modernoak, reggaetona barne, izan horrelako ospakizunetan falta ezin diren inauterietako klasikoak. 

Ekitaldian parte hartu zutenek gehien errepikatu zuten aipamenetako bat izan zen arratsaldean sortu zen giro ona: “Zein polita ikusten den hilabete hauetan egin dugun lana eszenatokian, gustua ematen du hainbeste kolore ikusteak eta jendea momentuan hain inplikatuta ikusteak”.

Inauteriak baliatu ditugu sindrome metabolikoa prebenitzeko lanean jarraitzeko

Arantzazu 1 eta 2 unitateetako partaideak.

Emanaldien ondoren, parte hartu zuten unitate guztiek diploma bat jaso zuten, egindako lana aitortzeko, originaltasuna, lanketa, koloreak, koreografia eta abar baloratuta.  Parte hartu zuten taldeek estutu egin zituzten epaimahaikideak diplomen banaketa erabakitzeko garaian. 

Arratsaldea txokolatada handi batez amaitu zen, musikaz gozatuta, jaiarekin jarraitzeko. 

Ez dugu agur esan nahi ekitaldiko parte hartzaile eta ikusle guztiei eskerrak emean gabe; horiek gabe, ezingo lirateke denontzat hain atsegingarriak diren ekintza hauek egitea.