Ahizpa Ospitalarien komunikatua koronabirusaren aurrean

Koronabirusarekin bizitzen ari garen egoera dela eta, Ahizpa Ospitalariek, zaurgarritasun berezia duten pertsonen arretan diharduen erakunde soziosanitarioa den heinean, publikoki eskertu nahi dugu gure profesional guztien jarduera konprometituta.
Ahizpa Ospitalarien komunikatua koronabirusaren aurrean

Ahizpa Ospitalarien Espainiako zuzendaritzak, ahizpa Matilde Porras eta Alberto Martin buru direla, elkartu direlarik COVID-19aen Alerta Sanitarioko Probintzia Batzordearekin eta Probintzia Zuzendaritzaren Kontseiluarekin, eta bilerak egin dituelarik, bideokonferentzia bidez, gure zentroetako ahizpa nagusi eta gerente guztiekin, komunikatu hau bidaltzen dio komunitate ospitalari guztiari.

Koronabirusarekin bizitzen ari garen egoera dela eta, Ahizpa Ospitalariek, zaurgarritasun berezia duten pertsonen arretan diharduen erakunde soziosanitarioa den heinean, publikoki eskertu nahi dugu gure profesional guztien jarduera konprometituta.

Egoera konplikatua da, berria eta aldakorra unetik unera; ziurgabetasun egoera hauek ateratzen dute gizakion onena, bere barren-barenean daraman hori.  Gure profesionalei dagokienez, erakusten ari dira altxor handi bat daramatela euren baitan, bokazio bereziko pertsonak direla, oso inplikazio pertsonal eta profesional handikoak. Guztiak ala guztiak berotasun humano eta kalitate tekniko handia mantentzen ari dira, eta gure egoitza eta ospitaleetan artatzen ditugun pertsonei beharrezko arreta ematen jarraitzea ahalbidetzen digute, izan ospitale orokorretan, zainketa aringarrietan, nahasmendu mentala duten pertsonen arretarako zentroetan, desgaitasun intelektuala edo kalte zerebrala dutenentzako zentroetan, menpekotasun egoeran dauden adinekoenetan…

Espero dugu egoera hau askoz gehiago ez larriagotzea eta arreta maila hori mantendu ahal izatea gure gizartean menpekotasun eta zaurgarritasun gehien duten pertsonekin.

Gure Erakundearen zuzendaritzek Osasun Agintaritzek ezarritako prebentzio neurri guztiak hartu dira, esaterako, bidaiak, bilerak, praktiketako profesionalen edo boluntarioen presentzia eta abar murriztea. Aitzitik, Erakunde asistentziala garen heinean, ezin ditugu gure lantokiak oro har itxi, pertsonarik zaurgarrienen beharrak ez direlako Koronabirusarekin desagertzen, eta, aldiz, pertsona horiek ikusten dute zaintzeko behar handiagoa dutela, eta gutxi dira euren lana modu deslokalizatuan egin dezaketen profesionalak.

Berriro ere eskerrak ematen dizkiegu profsional soziosanitarioei, bai gure Erakundekoei bai beste erakunde publiko zein pribatutakoei, izan ere, horiei esker, eta euren lanean ematen ari diren ordu guztiei esker, kolektiboki egin ahal izango diogu aurre birusari.Baita ere gurekin lan egiten duten gainerako profesional ez-soziosanitarioei, euren lan nekaezinari esker, soziosanitarioek arin mantendu dezaketelako arreta. Eta, horrekin batera, gure aitortza Erkidego Autonomoetako administrazio publikoei, erantzuteko maila handia erakusten ari direlako larrialdi globaleko egoera honen aurrean, eta gurea bezalako Erakundeekin ongi koordinatuta.

Azkenik, eta hau da funtsezkoena, eskerrak ematen dizkiegu herritarrei oro har, salbuespen egoera honetan erakusten ari diren ulermenagatik..Eta bereziki gure zentroetan artatzen diren senideei, batzuetan aurkituko baitute sarbideak mugatuta daudela eta, horrekin, maite dutenekin egoteko aukera mugatzen dela, eta, halere, ulermena eta lankidetza erakusten jarraitzen dutelako salbuespenezko neurri hauekin. Horrela, denon artean irabazi ahal izango dugu COVID-19aren aurka daukagun borroka hau.