Desgaitasun intelektuala

ELU B-k irabazi du Jangelen Dekorazio Lehiaketa

Beste urte batez, gure Ospitalean Gabonetako Dekorazio Lehiaketa egin da, hainbat Unitatetako jangelen partaidetzarekin. Epaimahaiak jangela koloretsu, sortzaile, landu eta pazienteen partaidetza gehien duenari ematen dio saria. Oraingoan ere lehia handia izan da, originaltasunagatik, sormenagatik eta gustu onagatik.
ELU B-k irabazi du Jangelen Dekorazio Lehiaketa

Edizio honetako unitate irabazlea Egonaldi Luzeko Unitatea (ELU) B izan da. Argazkian ikusten denez, Arantzazuko jangela Eguberrietako egutegi batekin apaindu zuten, hormetan ere hainbat apaingarri jarrita, eta mahaietan kopak, plateraren erdian mahai zapiaz egindako arrosa bat, plater urreztatuak… Dena txukun-txukun. 

Zorionak!