Osasun mentala

Maldatxon ere bat egin dugu Halloween ospakizunarekin

Aurten gure mozorro lehiaketaren II. edizioa egin dugu. Mozorro irabazleak aukeratzeko Aita Menniko Gipuzkoako hainbat EPSZre partaidetza izan genuen, eta eskerrak eman nahi dizkiegu lankidetzagatik.
Maldatxon ere bat egin dugu Halloween ospakizunarekin

Joan den urriaren 31n, asteazkena, Halloween eguna ospatu genuen Maldatxoko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan. Jaia goiz-goizetik hasi genuen, eguneko gaiari lotutako hamaiketakoa prestatuz.

Argazkian ikus daitekeenez, saltxitxa pintxoak egin genituen behatz formarekin, patata tortilla pintxoak armiarmekin apainduta, atunezko hilkutxak maionesarekin eta gominolen txitxi burruntziak.

Halloween aurreko asteetan hainbat ekintza egin genituen, horien artean zentroaren dekorazioa eta mozorro lehiaketa.

 Maldatxon ere bat egin dugu Halloween ospakizunarekin

EPSZko erabiltzaileentzat Halloweeneko bigarren mozorro lehiaketa izan da. Horretarako, nork bere mozorroa prestatu zuen. Sariak emateko orduan, epaimahaian Aita Menni Ahizpa Ospitalariek Gipuzkoan dituzten errehabilitazio psikosozialeko zentroek parte hartu zuten, eta eskerrak ematen dizkiegu beren laguntzagatik.

Aurten boto gehien lortu duten hiru maskara saritu dira, eta, ondorioz, irabazleek bazkari berezi bat izango dute.  

Jaia amaitzeko, mokadu batzuk, eta elkarrekin jokatu genuen bingoa. Primeran pasatu genuen!

Maldatxon ere bat egin dugu Halloween ospakizunarekin