Osasun mentala

Harro ospatu dugu Beasaingo EPSZren X. urteurrena

Ekitaldi hunkigarriak erakundeetako ordezkariak, osasun arloko profesionalak, erabiltzaileak eta familiak bildu zituen. Gure inguruneko komunitate mailako arreta psikiatrikoaren garapenak bete zuen programaren zati handi bat. Gainera, EPSZko erabiltzaileek osatzen duten Ametsa abesbatzak musika emanaldia eskaini zuen bertan.
Harro ospatu dugu Beasaingo EPSZren X. urteurrena

2008an inauguratu zuten Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroa (EPSZ). Hamargarren urteurrena ospatzeko, Aita Menni Ospitaleak, zentroaren erakunde kudeatzaile gisa, urriaren 26an ekitaldia antolatu zuten Igartza jauregian. Bertara bildu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Osakidetzako ordezkariak, Beasaingo alkatea, erabiltzaileak, senideak, ospitaleko profesionalak eta zuzendaritzako kideak besteak beste.

Zentro horretan Aita Mennik egiten duen kudeaketa dela eta goraipamenak ere izan ziren komunitate mailan buruko gaixotasun larria duten pertsonak gizarteratzeko egiten duen lan eragingarriarekin lotuta. Musika ere izan zen bertan Ametsa abesbatzaren eskutik. Abesbatza EPSZko erabiltzaileek osatzen dute eta Juan Carlos Irizarrek zuzendu zuen.

Harro ospatu dugu Beasaingo EPSZren X. urteurrena

Igartza jauregiari erreferentzia eginda, “lurrarekin lotzen gaituen ondarea”, Beasaingo alkateak, Aitor Aldasorok, “gure bizimoduak eta zerbitzua emateko moduak” izan zituen hizpide. “Egoerak eskatzen duen bezala jardun behar dugu erantzunak eskaintzeko. Urteurren honekin lotuta, Aita Mennik harro sentiarazten eta udalerri hobea izaten lagundu digu. Tokia egokia dela eta, gainera, esku onetan dagoela adierazi digute”, esan zuen.

Etorkizunera abegi onez begira

“Duela 10 urte, abegi onaren edo ospitalitatearen hazia herri honetan ernamuindu zen”, esan zuen Sor Monse Esparzak. Era berean, honako hau gogorarazi zuen: 1875ean, Gipuzkoa ezagutu zuenean, San Benito Mennik “ezin izan zuen buruko gaixotasunaren sufrimendua ikusita aurrera jarraitu”. Hala, Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa eratu ostean, 1898an, Aita Menni ospitalea deitzen dioguna ireki zuen Arrasaten. “Beasaingo EPSZ beste urrats bat da gure gizarteko gizon eta emakumeek duintasunari dagokionez berdintasunez haien bizitza proiektuak aurrera eraman ditzaten ”, gehitu zuen.

Komunitateko psikiatriaren garapenera iristeko, Mikel Tellaechek, Aita Menni Ahizpa Ospitalarien zuzendari kudeatzaileak, azken urteotako historia errepasatu zuen: Gipuzkoako Foru Aldundiak 1982an Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Sarea sortu izana, 1985eko Osasuneko Lege Orokorra eta 2001ean Tolosan inauguratu zuten lehen EPSZ aipatu zituen. Aita Mennin zentratuta, eredu soziosanitarioago horren hastapenak 1991n Arrasaten ireki zuten Eguneko Ospitalean kokatu zituen. Geroago, EPSZ batzuen kudeaketa iritsi zen: Maldatxokoa (Donostia) 2004an; Beasaingoa 2008an; Irungoa 2009an; eta Arrasatekoa 2013an. Gaur egun, “etorkizunak erronkak ekarriko dizkigu, baina baita aukerak ere” aipatu zuen. Era berean, honako hau azpimarratu nahi izan zuen: “pertsonen integrazio sozial handiagoa bultzatzeko gai izan behar dugu”.

Harro ospatu dugu Beasaingo EPSZren X. urteurrena

Mikel Tellaeche, Aita Menniko zuzendari kudeatzailea; Monse Esparza, Arrasateko Ahizpa Ospitalarien komunitateko Ama Nagusia; Maika Palacios, zuzendari medikoa; Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea; Irune Galarraga, erizaintzako zuzendaria; eta Vicente Hueso, Beasaingo EPSZko psikologo klinikoa.

Komunitatetik eta etxeetatik gertuago

Harro ospatu dugu Beasaingo EPSZren X. urteurrena

Patxi Bereziartu, Beasaingo OMZko psikologo klinikoa; Blas Erkizia, OMZko psikiatriako buru ohia; Arantza Ayarza, GFAko Osasun Mentaleko eta Arlo Soziosanitarioko arduraduna; eta Vicente Hueso, Aita Menniko psikologi klinikoa.

Arantza Ayarzak asaldura mental larria duten pertsonei emandako komunitateko arretaz hitz egin zuen. Etxeei eta gaixotasun mentalarekin batera bizi behar duten familiei ahalik eta arreta gertukoena emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak gure esku jartzen dituen baliabideak deskribatu zituen. Gaixotasunaz beharrean, osasunaz hitz egin nahi izan zuen. “Gure helburua osasun egoera onena lortzea da; hau da, ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera onena”. GFAko Buruko Osasuneko eta Arlo Soziosanitarioko arduradun gisa, Baliabide Psikosozialen Sareak, Osasun Departamentuarekin batera, banakako bizi proiektuak diseinatzeko laguntza ematen duela adierazi zuen. Horren bidez, halako laguntza behar duen pertsonak bere bizitzan topatzen dituen erronkei hobeto erantzuteko laguntza ematen dute maila guztietan (eta, ahal dela, bakoitzaren etxean): soziala, lanekoa, pertsonala eta familiakoa. Horren helburua da buruko gaixotasunarekin hobeto bizitzea, modu integratuagoan, autonomoagoan, bizimodu zoriontsuagoarekin eta osoagoarekin. Zaila da, baina ez ezinezkoa.

“Normaltasuneko” giroa

Patxi Bereziartuk, 1982an ireki zutenetik Beasaingo Osasun Mentaleko Zentroko (OMZ) psikologo klinikoa izan denak, buruko gaixotasuna modu intentsiboagoarekin landu beharra zegoela orduan ere hauteman zitekeela nabarmendu zuen. Horrekin lotuta, oso izaki sozialak garela azpimarratu zuen. “Jaiotzen garenetik, gure baitan dugu harremanak izateko beharra eta behar hori asko baldintzatzen du gaixotasunak”. OMZn ping-pongeko mahai bat jartzeak, kafea hartzeko toki bat egokitzeak edo bazkariak antolatzeak “normaltasuneko” giroa sortu zuen eta, Patxiren arabera, horrek, nolabait, EPSZ irekitzea eragin zuen Prozesu horren bidez, gure erabiltzaileek hainbat aukera dute gaur egun: hirira irteerak, lan munduan sartzea, “beste bat gehiago” bihurtzea… Era berean, OMZren eta EPSZren arteko koordinazioan egon ohi den gertutasuna eta arintasuna azpimarratu zituen. Izan ere, horri esker, tratamendu farmakologikoetan egin beharreko doiketetan, adibidez, erantzunak oso azkarrak izaten dira. “Gertutasun horretara eramateko gaituen ilusioa dago. EPSZn egiten ari zareten lanaz eta arazoei aurre egiteko dugun moduaz harro gaude”, esan zuen amaitzeko.

OMZko psikiatra “historikoa”, Blas Erkizia, ikusleen artean zegoena, mahaian eseri zen bere oroitzapenekin esandakoa sendotzeko. Modu boluntarioan, arotz batek, esate baterako, emandako tailer ugarietan, gaixotasun mentala dutenek izandako partaidetza hamargarren urteurren hau ospatzera eraman gaituen intrahistoriaren protagonista izan zen.

Harro ospatu dugu Beasaingo EPSZren X. urteurrena

Zentroko psikologo klinikoak, Vicente Huesok, EPSZren historiaren ikuspegia azaldu zuen barrutik. Gaixotasun mentala duten pertsonek bizitza “normala” izatera bideratutako 20 plaza dira. Azken urteotan, 59 lagunei eman diete zerbitzua eta haien batez besteko adina 49 urtekoa izan da; % 66 gizonezkoak izan dira, eta % 34 emakumezkoak. Gure zentroan egonaldia egin ostean, haietako 17 etxera itzuli ziren; 7k erabateko gizarteratzea lortu zuten lanera irtenda, eta 10 beste baliabide batzuetara bideratu zituzten. Duela 4 urtetik, EPSZko errehabilitazio-taldeak eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak lantzen ditu erabiltzaileekin zentroan eta komunitatean (kiroldegiak, liburutegiak…) ez ezik, haien etxeetan. Horrekin lotuta, Huesok eragile guztien eta laguntza emozionala, buruko gaixotasunari buruzko orientazioa eta hori bideratzeko moduari buruzko laguntza, zaintzeko lanean babesa eta prozesuan parte hartzea behar duten familien artean uneoro dagoen koordinazioa azpimarratu zuen.  Ondoren, banan-banan, Beasaingo EPSZko taldea osatzen duten edo osatu duten pertsona guztiak izendatu zituen.

Harro ospatu dugu Beasaingo EPSZren X. urteurrena

“Hemendik 10 urtera, konpromisoa eta ilusioa berberak izango direla espero dut; horrez gain, gainera, esperientzia handiagoa izango dugunez, are gehiago ospatuko dugu 20. urteurrena”, adierazi zuen gure psikologiak Ametsa abesbatzaren emanaldia iragarri aurretik. Zentroko erabiltzaileek eskaini zituzten abestiak Juan Carlos Irizar musikariaren zuzendaritzapean eta Imanol Dorronsoro gitarristarekin eta Ainhoa Ariznabarreta txistulariarekin batera. Emanaldiak jendearen txalo zaparrada handia jaso zuen. Sorpresa moduan, talde osoak konposatutako EPSZri buruzko lana eskaini zuten. Pentagrama ahizpa Monseri oparitu zioten koadro eder batean sartuta. Jarraian, Egoitz Zabalak, Aita Menniren Proiektu Sozialetako eta Elkartasuneko arduradunak eta ekitaldiaren zuzendariak, uneoro EPSZko erabiltzaileen alboan egoten diren bi begiraleei, Intza Maiorari eta Marije Lizarragari, agur esatera ateratzeko eskatu zien. Ondoren, luncha etorri zen.

Harro ospatu dugu Beasaingo EPSZren X. urteurrena

Albistea Diario Vasco egunkarian.