Artikulu zientifiko-teknikoak Psikiatria

Artikulu zientifiko-teknikoak Psikiatria

 Gure ezagutza eta esperientziari esker bildutako informazio interesgarria 

Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan

Idazlea: Cristina Iriarte Iturria. Psikologo sanitario orokorra eta neuropsikologoa. 

Konfinamenduak jokabide aldaketa larriak eragin ditu AENa duten pertsona gehienengan. Sumindura, agresibitatea, aldartearen aldaketak, jokabide disruptiboak, negarra eta gainditutako sintoma batzuen erregresioa dira adierazpen nagusiak.. Gehiago irakurri>>

Desgaitasunetik parte hartzera

Leire Zamora Birichinagak idatzi du. Osasun psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra

Parte hartzea, hau da, bizitzako hainbat egoeratan inplikatzea, eskubide bat da, eta erabat lotuta dago desgaitasun intelektuala duten pertsonen ongizate emozionala eta harreman sozialak hobetzearekin eta gaitasunak garatzearekin.Gehiago irakurri>>

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Idazlea: Minerva de Cos Moreno, Desgaitasun intelektualaren eta autismoaren espektroko nahasmendu eta jokabide asalduren Unitateko gizarte-langilea. 

Artikulua honetan, egileak desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiltzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala aldatzen duen 8/2021 Legean, ekainaren 2koan, sartutako aurrerapenak azaltzen ditu.Gehiago irakurri->>

"Pertsona moduan HAZITA ATERAKO GARA egoera zail honetatik"

Idatzia: Alfonso Saez de Ibarra, Aita Menni Ospitaleko psikologo klinikoa.

Aditua Lehen Laguntza Psikologikoetan eta trauma ondoko estresa prebenitzeko teknikan –‘debriefing psikologikoa’–, larrialdi egoera ugaritan part hartu izan du. Gehiago irakurri->

 Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak. Autismoaren Espektroko Nahasmenduen diagnostikoa duten erabiltzaileekin esku hartzea

Egilea: Naroa Odriozola,begiralea Desgaitasunaren eta Autismoko Jokabidearen Nahasmenduen Unitatea. KSHAk komunikatzeko garaian zailtasunak dituztenengana hurbiltzen laguntzen digun tresna dira. Desgaitasun Intelektualaren eta Espektro Autistaren Nahasmendu eta Jokabide Asalduren Unitatean sistema horietan oinarritutako esku hartze espezifiko batzuk planteatzen dira.
Gehiago irakurri->

Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan

- Egilea: Leire Zamora Birichinaga. Osasun psikologo orokorra-Psikologia klinikoko masterra. Egileak jokabide erasokorrak eta disruptiboak Snoezelen gelan, esku-hartze multisentsorialaren bidez izaten duen arintzea baloratzen du, Aita Menni Ospitaleko Adimen Desgaitasuneko eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduko arloaren barruan.
Gure psikologoak portaeraren nahasmenduetan estimulazio multisentsorialean oinarritutako esku-hartzeak dituen onurak aztertzen ditu. Lerro hauetan Errioxako Nazioarteko Unibertsitateak (Osasun Zientzietako fakultatea) argitaratutako lana laburtzen du. Hor, pretest-posttest luzetarako diseinu kuasiesperimental bat aztertzen da, Snoezelen gelan esku-hartze multisentsoriala egin ondoren. Azterlanean adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmendua eta jokabidearen nahasmendu larriak dituen nahasmendu mentala duten 20 pazientek parte hartu dute. Paziente horiek, gure ospitaleko Adimen Desgaitasuneko eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduko arloan ospitaleratuta daudenak.
Gehiago irakurri->

EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko


Egilea: Ana Isabel Domínguez Panchón

Educa Proiektua Ahizpa Ospitalarien Barruan sortu zen, desagaitasunen bat duten pertsonen eta gaixotasun mental edo kalte neuropsikiatriko larri batengatik mendekoak diren pertsonen zaintzaileek izaten duten gehiegizko lan egoerari aurre egiteko gaitasunak hobetzen laguntzeko estrategiak garatzeko. EDUKA ikerketa lana da, eta azterlana kalte zerebrala duten biztanleentzat egokitzen du. Gehiago irakurri->

- Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra, Psikologia Saileko arduradunak: Esku-hartze psikologiko ororen helburua da, hain zuzen, ahal den neurrian pertsonaren ongizatea lortzea, pertsona erabat osatzea edo gutxienez ahalik eta gehien osatzea. Gainera, berriz gaixotuko balitz, arazoari aurre egiteko tresnak ere emango litzaizkioke. Gehiago irakurri->

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

- Idazleak: Marian Frago Pacheco eta Amaia Bolumburu Aldazabal

Egonaldi Ertaineko Unitatean pazienteen “berreskurapen funtzionala” lantzen jarraitzen dugu, autonomia handiagoa eta ingurunera egokitzea bultzatzeko, senda agiria lortzeko. Gehiago irakurri->

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

- Idazleak: Macarena Aspiunza, Selene Vélez eta Fuensanta Mesa

Ereiaro proiektuaren emaitza laneratu aurreko hainbat tailer okupazional izan dira. 'Baratzezaintza terapeutikoaren tailerra’ eta 'Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerra’ funtsezko baliabideak dira Aita Mennin dagoeneko, gaixotasun mental larria duten lagunen funtzio exekutiboak entrenatzeko. Gehiago irakurri->

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran
Idazlea: M. Jose Reos Llinares, terapeuta okupazionala

Irungo zaindariaren jaietan parte hartze soziala sustatzen dugu. Pertsonen ongizate emozionala, identitatea eta oreka psikikoa, hein handi batean, egitura sozialetan integratzearen menpe dagoelako.<<Gehiago irakurri>>

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
- Idazleak: Macarena Aspiunza eta Selene Vélez

Aisialdia eta komunitateko parte hartze soziala batzen ditugu. Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuak aisialdi terapeutikoko programetara bideratzen du urteko esku hartzearen zati bat. Esku hartzea bai Osptitale barruan –unitate desberdinetan–, bai komunitatean egiten da, irteera eta jarduera espezifikoen bitartez, eta betiere parte hartze soziala sustatuz.<<Gehiago irakurri>>


Doluak helduaroan

- Egilea: Alfonso Saez de Ibarra, psikologo klinikoa, Aita Menni Ospitalea

Aurreko artikuluetan dolua kudeatzeari buruz azaldutako alderdien jarraipen moduan (Dolua ulertzea eta Doluaren tratamendua), gurekin bizi den doluaren kontzeptuaren beste dimentsio batean sakondu nahi nuke. <<Gehiago irakurri->

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Etxeetan esku hartzea egituratzeko helburuarekin, Aita Menniko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetan (EPSZ) Etxeko Esku hartze Programa (PID) sortu da. Gehiago irakurri->

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Helburua: autonomia eta ahalduntzea sustatzea, prestatzea eta erraztea. Jarduera instrumentalak oinarrizko jarduerak baino konplexuagoak dira, baina, bizitzeko hain oinarrizkoak izan gabe ere, beharrezkoak dira bizimodu independentea edukitzeko. Gehiago irakurri->

Pertsonarengan oinarritutako arreta ereduaren ezarpena

Erabiltzaileak dira erakundearen eta profesionalen jardueren ardatz nagusia. Norberaren nortasunetik abiatuta, autonomia pertsonalarekin eta eguneroko bizitzaren kudeaketarekin batera, gure zentro eta zerbitzuetan “etxean bezala” sentitu daitezen saiatzen gara. Gehiago irakurri->

- Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Gizartean erabilgarria eta beharrezkoa den lana garatzeko gai dira. Gaixotasun mentala duen duten pertsonek herritarraren eginkizuna berreskuratzea eta berrezartzea da gure laguntza-lanaren zati garrantzitsuenetako bat. Gehiago irakurri->

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Obesitatea eta gaixotasun kardiobaskularra nozitzeko arriskua areagotzen duten beste faktore batzuk prebenitzen saiatzen gara. Gure jarduera asistentziala autoebaluatzeko eta hobetzeko testuinguruan, eta kontuan hartuta zeregina dela ospitaleratutako pertsonen lanketa integrala egitea, gero eta presenteago daukagu konplikazio somatikoen prebentzioan daukagun eginkizuna. Gehiago irakurri->

- Dolua eta bere tratamendua ulertzea


Lehen zatia

Bigarren zatia

Doluaren paradigma norbaiten heriotzaren ondorengo aldiari lotu ohi zaio. Ulertu genezake behin-behineko egoera moduan, galera horren inguruko sentimenduei lotuta, eta hildako pertsona gabe bizitzeko modu berri bat ikasteari lotuta. Gehiago irakurri->