Oinarrizko errehabilitazio eremua
Moldatzeko gaitasuna oso murriztua duten pazienteei zuzentzen da. Pazientearen ondorengo oinarrizko funtzioak errehabilitatzea du helburu:
Aipatutako helburuak betetzeko antolatutako ekintzak honakoak dira:
"Egun on" taldea
Egunero paziente guztiak biltzen ditu eta eguneko lehenengo ekintza da. Taldeka planteatzen da eta ez egituratuta, lortutako helbutuak baloratu eta bakarkako zailtasun berriez jabetzeko.
Egunkaria
Eguneroko informazioarenganako interesa piztea du helburu pazienteen artean, egunkariko berrien irakurketa eta laburpenaren bitartez.
Autozainketa programa
Norbere-higienea eta garbitasunerako zailtasunak izan ditzaketen paziente guztiei zuzentzen da. Teoriko-praktiko ikuspuntutik egiten da eta eguneroko norbere-zaintzako ohitura osasungarriak.
Osasun hezkuntzako programa
Osasunaren zaintzan pazienteen autonomia ahalbidetzen du eta ongizate fisikoko maila onargarriak bermetzen dituzten jokabide egokiak bultzatzen ditu. Dietagintza, hezkuntza sexuala, osasun zaintzak eta baliabideak modu arrazionalean erabiltzearekin lotutako puntuak formakuntza eta entrenamendua garatuz.
Kultur gunea
Pazienteei interes kulturaldun gai zerrenda luze batenganako interesa bultzatzea du helburu. Orokorrean, komunikazio bideak erabiltzen dira (aldizkariak, argitalpenak, bideoak, etab) eta taldean amankomunean hitzegiten dira.
Eguneroko ekintzak
Compras, cocina, organización de la propia persona. Se llevan a cabo en grupos reducidos y va dirigido de forma especial a pacientes con déficits en esta área.
Ekintza fisikoa
Egunero paziente guztiei zuzendutako tarte bat dago, mugiendua errazten duten ariketa errezen bidez edo honen ordean inguruan ibilaldi bat eginez.
Eskulan terapeutikoak
Helburua pazienteek beren denborari probetxua ateratzea da, ondo pasatuz, eta aldi berean orokorrean beraien funtzionamendu kognitiboa areagotzeko eskuzko ekintzak ikastea da.
Aisialdi eta denbora libreko ekintzak
Jokuak, kafea, gizarteratze irteerak, asteburuko irteeren estimuluak, etab. Ondo pasatzea, komunikazioa eta besteekiko elkar-erlazioa bultzatzen duten jolas-ekintzak dira.
Espezializatutako errehabilitazio eremua
Bere alderdi ezberdinetako ezaugarri kliniko-asistentzialekin osatzen da: Somatikoa, psikologikoa, psikiatrikoa, sozio-familiarteko eta lanekoa; ezinbestekoak paziente bakoitzaren osoko tratamenturako. Ezaugarri hauek hasieran banaka ebaluatzen dira, paziente bakoitzarentzako plangintza terapéutico espezifiko bat garatzeko, bere gabezia eta beharren arabera.
Garatutako alorrak honakoak dira:
Alderdi somatiko eta psikofarmakologikoak
Ondorengo programetan zehazten dira:
Alderdi psikoterapeutikoak
Alderdi soziofamiliar eta laboralak
Tailer okupazionalean lan errehabilitazioa
Normalean gizarteko babestutako tailer batean, lan zentro berezi bat edo normalizatutako lan batean sartu aurretik, lan entrenamentua beharrezko duela baloratu den pazienteek hartzen dute parte terapia honetan.
1996. urtean tailerra gure lagundutako etxebizitzetako pazienteentzako garatu zen lehendabizi, baina 1997. urteaz geroztik Eguneko Ospitaleko ekintza terapeutiko barruan dago. Honela alor okupazionalean edo lanekoan orientazioa lehentasunezkoa zen pazienteentzako eskaintza asistenziala zabaldu genuen. Batzuren kasuan entrenamentu gisa, besteenean errehabilitazio moduan.
Eguneko Ospitaleko programara datozen eta gizartean lagundundutako etxebizitza eran bizi diren pazienteak lotzen dituen puntua da.